Albisteak

Deialdi honen helburua dirulaguntzak ematea da, lana eta familia bateragarri egitea zail duten familiei eta oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituztenei laguntzeko.

Gehieneko zenbatekoa pertsona fisiko eta familia-unitate bakoitzeko:

  • 500 euro, 14 urtetik beherako adingabeak edo urritasun fisiko edo psikikoak dituzten seme-alabak zaintzeko pertsonak kontratatzeko.
  • 500 euro, 14 urtetik beherako umeak edo urritasun fisiko edo psikikoak dituzten seme-alabak udako kanpamenduetan zaintzeko.

Eskabideak aurkezteko epea:

  • 2020ko urriaren 8tik azaroaren 1era, biak barne
  • Eskabideak Loiuko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo bestela, telematikoki, gure egoitza elektronikoaren bidez (www.loiu.eus).

Oinarriak (PDF 266KB)
Formularioa (TRF 2,60MB)