Albisteak

Deialdi honen helburua da Loiuko merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa-jarduera sustatzeko erosketa-bonuak diruz laguntzea.

Kanpaina horri atxiki ahal izango zaizkio bana-banako zerbitzua ematen duten txikizkako saltokiak, ostalaritza-establezimenduak edo autonomoak, betiere saltokia Loiun badute.

Eskabide-orri normalizatua aurkeztu beharko dute, honako agiri hauekin batera:

  • Pertsona edo erakunde eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia (IFZ, eraketa-eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria, etab.)
  • Banku-kontuaren titulartasuna bere izenean duela egiaztatzen duen dokumentua (hirugarrenaren fitxa)

Eskabideak aurkezteko epea:

  • 2020ko urriaren 8tik 15era, biak barne
  • Eskabideak Loiuko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo bestela, telematikoki, gure egoitza elektronikoaren bidez (www.loiu.eus).

Oinarriak (PDF 264KB)

Formularioa (RTF 2,54MB)