Albisteak

Deialdi honen helburua da Loiuko merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa-jarduera sustatzeko erosketa-bonuak diruz laguntzea.

Bonuaren ezaugarriak:

  • 1.000 bonu aterako dira.
  • Bonu bakoitzaren zenbatekoa 20 eurokoa da, eta kontsumoaren benetako balioa 30 eurokoa izango da kanpainari atxikitako Loiuko saltoki eta negozioetan.
  • Gehienez ere 4 bonu erosi ahal izango dira NAN bakoitzeko.
  • Bonuak 2020ko urriaren 22tik azaroaren 30era edo izakinak amaitu arte erosi ahal izango dira.
  • Bonuak udaletxean erosi ahal izango dira astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era, edo telefonoz erreserbatuta.
  • Gastua 2020ko azaroaren 30a baino lehen eginda egon beharko da.

Bonuak honako saltokietan eskuratu daitezke:

  • Plantas Txakur Txori
  • Biar Landa S.L. Veterinaria
  • Estanco
  • Peluquería Atelier
  • Farmacia
  • Cooperativa. Agroloiu
  • Batzoki
  • Bar Lasshoa
  • Alfombras Sierra
  • Edukinet
  • Jon -Eko
  • Aurregoiti
  • Elekma
  • Alimentación Elizondo
  • Sidrería
  • Aspaldiko
  • Bar Bernabé
  • Bar Toki Ona

Inskribapen Formularioa (PDF 50KB)
Oinarriak (PDF 260KB)