Albisteak

Deialdi honen xedea Loiun erroldatutako pertsonei EAEtik kanpoko lehiaketa federatuen bidaiek eta dietek sortzen dizkieten gastuak finantzatzeko. Bidaia eta egonaldi horiek egin beharko dira deialdiaren aurreko urteko irailaren 1etik aurtengo abuztuaren 31 arte. Hori guztia, Loiuko kirolariengan kirol federatua sustatzeko xedez. Diru-laguntzaren barnean bidaiak nahiz kirolaren egonaldiak sortutako gastuak sartuko dira.

Diru-laguntzaren ezaugarriak:

  • Zenbatekoa: 1.500 euro.
  • Aurkezteko epea: azaroaren 6tik abenduaren 6ra.
  • Eskabideak Loiuko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo bestela, telematikoki, gure egoitza elektronikoaren bidez (www.loiu.eus).

Ordenantza

Eskaera orria (RTF 2,57MB)

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala (PDF 151KB)