Albisteak

Badatoz Gabonak. Eta aurten LOIUko udaletik Gabonetako argi berriak eta apaingarriak instalatzea erabaki dugu. Gabonetako proiektu berri honekin, herritarrak hainbeste eskertzen ari direna, hasi dira heltzen gure udalerrira magia eta ilusioa.
Orain, LOIUko azken bazterretan jartzen amaitzen ari gara. 16 hektarea dituen udalerri zabala dugu eta ez da erraza leku guztietara heltzea.
Erabaki hau hartzeko LOIUko udaleko Hirigintza eta Ingurumen arloarekin eta Ogasuna eta Ekonomia arloarekin koordinatu gara, izan ere proiektu honek eragin zuzena dauka bi arlo horietan. Alde batetik, argi tradizionalekin energia ez xahutzeko, eta beraz udal baliabide ekonomikoak. Udal ekintza eta inbertsio publiko bakoitza xehe-xehe aztertzen ari gara udal diru-kutxa saneatuak izaten jarraitzeko helburuarekin, eta hori dela-eta LED sistema berriak jartzea erabaki dugu, horrek energia-kontsumoan aurrezte handia egitea ahalbidetuko digulako, kalitatea galdu gabe eta arrazoizko prezio batean.
Apustu berri honetan, LED argien alde egin dugu. Ingurumenerako onak eta udal diru-kutxetarako ere onak. Orain arte izandakoa baino askoz energia-aurrezki handiagoa lortuko dugu.
Goritasun-bonbillak erabiltzea iraganeko kontua da. LED argiek abantailak baino ez dauzkate, batez ere Gabonetan, argiaren erabilerak gora egiten duen sasoian. Hasteko, LED argiak eraginkorragoak dira eta askoz elektrizitate-kontsumo baxuagoa dute, goritasun-bonbillekin alderatzen baditugu: %90 gutxiago, eta horrek aurrezki nabarmena dakar argindar fakturan.
 
Beste alde batetik, LOIUko udaleko Hirigintza eta Inguru arloak ere bide horretan lan egin du. Izan ere, argi ekologiko horiek askoz gutxiago kutsatzen dute: %80 murrizten dituzte CO2 emisioak. LED argiak 50.000 orduko bizitza baliagarria izateraino hel daitezke, goritasun-bonbillek izan ohi dituzten 1.000 orduko bizitzaren aldean. Gainera, oso gogorrak dira. Filamenturik ez dutenez, tentsio-aldaketei eusten diete apurtu gabe eta muturreko tenperaturak jasan ditzakete, baita hezetasun eta bibrazio handiagoak ere. Horrek kanpoaldean erabiltzeko aukera ematen digu, beraz primerakoak dira argia emateko batere arriskurik gabe eta ingurumena eta LOIUko jasangarritasuna errespetatuz.

LOIUko argiak abenduaren 5ean piztuko dira:

-Larrondo: 18:00etan, Gizarte-Etxearen ondoan eta txokolatadarekin.
-Zabaloetxe: 19:30ean Alontsotegi plazan, hemen ere txokolatadarekin.

LOIU modu berri eta berezi batez argituko da aurten. Gabonetako forma eta argi berriekin, plazako zuhaitz berriarekin, elur-oreinarekin, lauburuekin… Argiztapen aukera ezberdinak izango ditugu: koloreanitza, argi finkoa, tarteka pizten dena, distirak, intentsitate aldaketak, eta abar. Argia goritasun-bonbilletakoa baino distiratsuagoa izango da. Abantaila horiekin guztiekin, ezberdinak izango dira aurten LOIUko Gabonak. Dekorazio modernoagoa eta berritzaileagoa. Guztion artean egiten ari garen LOIU berri baten isla.