Albisteak

 

Emakunde eta Loiuko Udaleko Berdintasun sailetik, Txorierriko gainontzeko Udalekin batera, Athletic-eko nesken taldearen final laurdenetako Kopa partidara joateko sarrerak banatuko ditugu, datorren asteazkena Urtarrilak 30ean jokatuko dena, arratsaldeko 19:00etan, San Mames-en. Honela, gure txapeldunei erabateko babesa emango diegu.

Sarrerak udal liburutegian banatuko dira ordutegi hauetan:

  • Urtarrilaren 29an, asteartea, 16:30etatik 20:00etara.
  • Urtarrilaren 30ean, asteazkena, 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 17:30etara.

Sarrerak bukatu arte banatuko dira.