Albisteak

 

COVID-19 birusak eragindako alarma-egoera dela-eta, Loiuko Udalak honako zerga-neurriak hartu ditu:

1.- 2020ko egutegi fiskala eta ekintzek ordainketa aldatu egin da honako puntuetan:

2020ko egutegi fiskala

Trakzio Mekanikodun ibilgailuen gaineko Zerga (Borondatezko ordainketa epea). Martxoaren 1etik ekainaren 15era.

Ekintzak

Kultur eta kirol ekintzak. 3. hiruhilekoa: etenda ordainketak.

Edonola ere, zerbitzu edo jarduera horiek etenda daudenez, erabiltzaileei bueltatu egingo zaie martxoko kuotari dagokion zati proportzionala (etenaldia baino gorakoa).

2.- Era berean, ondoko neurriak hartuko dira:

  • Martxoaren 16tik gora ez da egingo ez jaulkiko zerga-likidaziorik, harik eta alarma-egoera amaitutzat joten dan arte.
  • Eten egin dira zerga guztien ordaintzeko epeak (jakinarazitakoak eta borondatezko epean), baldin eta euron ordainketa-epearen azken eguna martxoaren 16a bada edo osteko egunen bat.
  • Hilabeteko epe-luzapena emango zaizkie apirilean ordaindu beharreko zorren zatiketa-eta geroratze-kuotei.

Iragarkia (PDF 120KB)