Albisteak

 

Etxean gaude, baina inoiz baino elkartuago eta eskertuago gaude gu zaintzeko borrokan ari direnei.

Horregatik abiatu dugu ekimen hau, gure kaleak alaitzeko eta egun hauetan lanera joaten diren pertsona guztiei indarra emateko.

Apirilaren 8tik 20ra bitartean, gure kartelak eta/edo pankartak jar ditzakegu gure leiho eta balkoietan.

Bidali iezaguzu argazki bat zure leiho edo balkoitik kultura@loiu.eus helbidera.

Apirilaren 21ean argazki guztiak Facebookera igoko ditugu eta astebete emango dugu gustukoen duzun leihotik edo balkoitik botoa emateko.

Sariak egongo dira!