Albisteak

 

Alarma-egoeran gaudenez eta horrek gure etxeetan egotera behartzen gaituenez, Loiuko Udalak erabaki du sedentarismoari aurre egitea eta Loiuko herritarrei aukera ematea etxean entrenamendu-programa bat egiteko Muviment plataformaren bidez. Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietako doktore batek zuzentzen du Muviment, eta Gembira Tech enpresak garatzen du webgunea.

Plataforma hori dagoeneko erabiltzen du udalen batek, eta horien artean dago Loiukoa.

Plataformara sartzeko, www.muviment.com/training/loiu web orria bisitatu behar da, eta, alta eman ondoren, plataformak pertsona bakoitzaren jarduera fisikoaren mailaren arabera aukeratzeko modua ematen du.

Jarduera maila bakoitzean zenbait ariketa egin daitezke: artikulazioak mugitzeko, indar-eta kardio-ariketak edo luzaketak. Horrela, lehenengo egunetik hasi ahal izango gara ariketa fisikoa egiten.

Loiuko Udaletik tresna hau erabiltzera animatzen zaituztegu, etxetik atera gabe ariketa fisikoa egiteko.