Albisteak

 

Datorren ekainaren 27an... badator Paella eguna; bai, ondo irakurri duzue.

Gertaerek gure herriko jaiak bertan behera uztera behartu gaituzten arren, beste era batera ospatuko ditugu, irudimena eta gogoa jarriko dizkiogu, gogo handia gainera!!!

Guztiok behar zaituztegu, zuen etxe, lorategi edo txokoetatik parte hartu dezazuen nahi dugu.

Izena ematea doakoa da, Udaletxean, 944712310 telefonoan.

Edizio honetan epaimahaia argazkigintzako profesional bat izango da (izena baieztatzeko dago) eta balorazioa Facebook, Twitter eta Instagramera (#Loiupaellas2020 hastagarekin) igotako argazkien bidez egingo du.

Sariak:

  1. 1- Itxura onenaren saria | 160 € (argazki bat paella bakoitzeko)
  2. 2- Dekorazio eta originaltasun onenaren saria | 120 € (argazki bat paella bakoitzeko)
  3. 3- Jai giro onenaren saria | 80 € (argazki bat koadrila bakoitzeko)
  4. 4- Itxura txarrenaren saria | Egurrezko koilara (argazki bat paella bakoitzeko)
  5. 5- Herriko saria jaietako zapiarekin ateratako paellaren argazkirik onenari | Txapela eta oparia

Uda ostean banatuko dituzte sariak, Loiuko Gastronomia eta Artisautza Azokan. Udalerriko establezimenduetan kontsumitzeko sariak (merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak, etab.)

Ez dadila jaia gelditu, ez utzi arrozari pasatzen!!!!

Gora San Pedro eta Santa Luzia!
Gora Loiuko jaiak!!!!

Kartela (PDF 545KB)

Oinarriak (PDF 212KB)