Albisteak

 

Martxoak 22-23-24

LOIUko I. Erdi Aroko Azoka martxoaren 22an, 23an eta 24ean izango da, eta Zabaloetxeko erdiguneko plazetan eta Abadetxe kalean burutuko da. Berrogeita hamar erakustoki baino gehiago izango dira, elikadura, ehungintza, artisautza eta zeramika aurkitzeko aukaera izanik. Salmenta puntu hauetan eztia, gazta, hestebeteak, sendabelarrak, ogia eta txokolatea erosteko aukera izango dugu, eta artisauek larruz, zilarrez, beiraz eta zeramikaz egindako lanak erakutsiko eta salduko dituzte. Era berean, eskuz egindako xaboiak, zurezko sukaldeko tresnak eta jantziak erosi ahal izango dira. Loiuko naturarekin eta hirigunearekin harreman zuzena duten kaleetan gozatzeko aukera ezin hobea, lehenengo "LOIUVAL" izeneko Azoka honetan.

Loiuztar  I. Erdi Aroko Azokaren programazioak, halaber, kale emanaldiak eta animazioak eskainiko dizkie ikusleei, baita egurrezko jolasez gozatzeko aukera ere, iraganeko garaietara eramango dituztelarik. Eta hori gutxi balitz, larunbatean berbena izango dugu "Akerbeltz" taldearekin Udaletxeko plazan. Erdi Aroko Merkatua gaueko emanaldiekin osatzen da, non ikuskizuna eta sua batzen diren ikusleen gozamenarako.

Ostiralean musikari, malabare, saltinbanki eta orekarien kalejira Alde Zaharreko kaleetan zehar ibiliko da, azoka irekiko dela iragarriz. Animazioa "Os Agarismos" taldearen eskutik izango da, doinu alaiak eskainiz eta ekitaldiak animatuz, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Halaber, gure artean Euskadiko ipuin kontalaririk ospetsuenetakoa izango da. Lehenengo emanaldia 17:30ean eta bigarrena 19:00etan.

Larunbatean eta igandean "Os Agarismos" taldearen animazioarekin irekiko du  jardunaldia, 12:00etatik 15:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara. Gainera, egun bietan ipuin kontalaria izango dugu, goizeko 12:30etan bata eta 13:30etan bigarrena. Arratsaldean beste bi emanaldi izango dira, lehenengoa 17:00etan eta bigarrena 18:30etan.

Horrez gain, udalerriaren erdigunean bi aparkaleku berezi izango direla ere aipatu behar da, Erdi Aroko Azokarako egokitutakoak, bertan aparkatzeko behar diren argibideekin.

Azoka berezi eta desberdin bat, lehenengo aldiz Loiun izango dugularik, eta ostiralean, hilak 22, hasiko da 17:00etan eta igandera arte iraungo. Erdi Aroko jantzi tipikoekin mozorrotuta etortzera animatu nahi zaituztegu herritarrei, Erdi Aroz jantzitako pertsonentzako sariak izango baitira:
- 300 €, garai bateko koadrilarik ugariena.
- 100 €Erdi-Aroko neska jantzirik onenari.
- 100 €, Erdi Aroko soineko jantzirik onenari.
Balorazioa, puntuazioa eta aukeraketa Loiuko ostalarien kontura izango da.