Albisteak

 

Loiuko Udalak isuna jarriko die bere txakurren gorotzen bilketaren inguruko araudia behin eta berriz betetzen ez dutenei.

Udalak erabaki hau hartu du askok herriko guztientzako eremu berdeak erabiltzen dituztela, gorotzak bertan utzirik ikusi eta gero. “Nahiz eta gehiengoak jaramon egiten die gai honen gainean egin ditugun kanpainei, batzuek ez dute gorotzak biltzen horretarako paperontzi eta poltsak eduki arren”, azaltzen du Loiuko alkateak Bizente Arteagagoitia.

Horrelako kasu bat ikusiz gero, Udaltzaingoek bere txakurren gorotzak jaso ez duen pertsonaren datuak hartuko dituzte eta hurrengo batean gauza bera eginez gero isun ekonomikoa jarriko diotela jakinaraziko diote. Nahiz eta jakinaren gainean egon, berriro eginez gero, lehenengo isuna 30 eurokoa izango da, baina zenbatekoa 300 euro arte igo daiteke hurrengoetan.