8.8. Ondare-erreklamazioak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Edozein pertsonak udalaren aldetik kalte-ordaina jasotzeko erreklamazioa hartzea beren ondasunetan edo eskubideetan lesioa izateagatik, ezinbesteko kasuetan izan ezik, betiere lesioa zerbitzu publikoen ohizko edo ohiz kanpoko funtzionamenduaren ondorioz sortu bada. 
Nolanahi ere, alegatutako kalteak benetan gertatutakoa izan behar du, diru aldetik zenbagarria eta pertsona edo pertsona-talde bati mugatua. Gainera, jasateko lege-eginbeharrik ez da izango.

NORK ESKA DEZAKE?

Elkartearen legezko ordezkarik orok.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Ebazteko aurrez ikusitako epea: erreklamazioaren konplexutasunaren arabera; errazenetarako hilabetea kalkulatzen da.
  • Ebazteko gehieneko legezko epea:
    • Prozedura orokorra: 6 hilabete. 6 hilabeteko epea zabal daiteke ondare erantzukizunaren arloan administrazio publikoen prozedurei buruzko araudia onartzen duen 429/1993 Errege Dekretuaren arabera, froga egiteko ohiz kanpoko epea irekitzean.
    • Prozedura laburtua: Instrukzio-organoak lesioaren eta zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren artean kausalitate-harremana, kaltearen balioztapena eta kalte-ordainaren zenbatekoa eztabaidaezina dela uste duenean, prozedura laburtua has dezake eta gehienez 30 egun izango ditu ebazteko.
  • Administrazioaren isiltasuna: negatiboa (ezestea).

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Baimena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren araubide juridikoarena (2015/10/2ko 236. BOE)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea. 
  2. Eskabidea Idazkaritza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Txosten teknikoa ematea.
  2. Alkatearen edo organo eskudunaren ebazpena.
  3. Udaleko aseguru-etxeari bidaltzea.

OHARRAK / AZALPENAK

  • Eskaera honekin kalteak gertatu zirenean Ertzaintzak esku-hartu al zuen idatziz jasoa geldituko da.
  • Edozelan ere, erreklamazioa egiteko eskubidea kalte-ordainerako gertakaria edo ekintza gertatu edo lesioa azaldu ondoren, urtebetera iraungiko da. Pertsonei kalte fisiko edo psikikorik eraginez gero, osatzen direnetik edo kalte horien ondorioak zehazten diren egunetik hasiko da zenbatzen epea.