3.10. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga (TMIZ): Ibilgailu historikoetarako hobaria eskatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Zergaren kuotan %100eko hobaria izango dute ibilgailu historikoek, betiere ibilgailu historiko gisa katalogatuak badaude, Autonomia Erkidegoko organo eskudunak eman ostean.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Epea: Hilabete bat.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
Dokumentazio pertsonala:
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Zirkulazio-baimenaren fotokopia eta ibilgailuaren ezaugarri teknikoak.
Kasua ezagutzeko eta eskaerari erantzun hobea emateko pertsona eskatzaileak beharrezkotzat jotzen dena.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Arlo ekonomikoa

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Baimena
  • Zirkulazio baimena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Bizkairako martxoaren 10eko 2/2005 Zergari buruzko Foru Arau Orokorra.
7/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzkoa (uztailaren 19ko BAO).
Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Zerga Ordenantza

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Dokumentazioa Ogasun Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

Alkatetzaren ebazpena eta interesdunari jakinaraztea.

OHARRAK / AZALPENAK

Oro har, salbuespena eta hobaria emanez gero, eskatu den urtearen ondoko ekitaldian sortzen dira ondorioak, eta ez du atzerako eraginik. Hala eta guztiz ere, zerga-onura likidazioa irmoa izan aurretik eskatzen bada, ezinbestekoa da zerga-zorra sortu den egunean aplikatzeko betekizunak betetzea.