1.4. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Justifikatu behar izan gabe, herritarrek eskatzen duten informazio publikoa jasotzearen eskubidea betetzeko da.
Informazio publikoak dira udalaren esku edozein formatu edo euskarritan dauden dokumentuak edo edukiak, beren funtzioak betetzeko egin edo lortu badira.
Era berean, udalak halabeharrez argitaratu behar duen publizitate aktiboari buruzko informazioa sartzen da. Izan ere, hori Loiuko Udaleko Gardentasunaren Atarian aurki daiteke.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Hilabete bat eskaera hartzen denetik; beste hilabete batez zabal daiteke eskatzen den informazioaren bolumenak edo konplexutasunak hala eskatzen badu.
Ebazteko gehieneko epea ebazpena egin edo jakinarazi gabe igarotzen bada, isiltasunaren ondorioz ezetsiko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Eskaerari erantzun hobea emateko pertsona eskatzaileak beharrezkotzat jotzen dena.

(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (1985/04/03ko 80. BOE)
Gardentasunari, informazioa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legea (295. BOE, 2013-12-10ekoa)
27/2006 Legea, ingurumenaren arloan informazioa lortu, partaide publikoa sustatu eta justiziara iristeko eskubideak arautzen dituena (171. BOE, 16/07/19koa)
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio prozedura erkideari buruzkoa (2015/10/2ko 236. BOE)
Informazioa eskatzen den arloari buruzko araudi berezia.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

Eskura dauden tresnekin informazioa ematea.

ONDOKO IZAPIDEAK

Gaiaren arabera dagokiona.

OHARRAK / AZALPENAK

Lortzeko eskubidearekiko mugak:
Informazioaren izaera bera, arlo zehatzei eragiten dienean edo beste interes babestu batzuekin (datu pertsonalak) gatazkan jartzen denean. Horiek dira eskubidea erabiltzea muga dezaketen arrazoi bakarrak. (Gardentasunari, informazioa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legearen 14. artikulua).

Eskaerak ez onartzeko arrazoiak:
Informazioa egiten egotea edo argitalpen orokorrari buruzkoa izatea.
Informazio osagarri edota sendogarriari buruzkoa, hala nola oharrak, zirriborroak, barne txostenak, etab.
Zabaltzeko aldez aurretik berriz egitea eskatzen duen informazioari buruzkoa.
Organo batentzat dena, informazioa bere esku ez dagoenean aginpideduna ezezaguna delako.
Behin eta berriz eskatzea eta gehiegizkoa izatea, legearen gardentasun-helburuarekin justifikatua ez badago.