4.3.2. Merkataritza lokala egokitzeari lotutako obren erantzukizunpeko adierazpena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Hurrengo kasuetan 12/2012 Legeak, abenduaren 26koak, merkataritza eta zerbitzu zehatzak askatzeko premiazko neurriei buruzkoak, B eranskinean sartutako jardueretan aritzeko lokalak egokitzearekin zerikusia duten obrak egitea gaitzen duen administrazio baimena da:
  • Ekoizpenerako azalera erabilgarriak ez ditu 300 m2 gaindituko.
  • 38/1999 Legeak, azaroaren 5ekoak, eraikuntza antolatzen duenak, 2.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, obra-proiektua idaztea ez dute behar.
Hurrengo obrak salbuetsiak geldituko dira:
  • Jarduera sailkatuak hartzeko lokalen egokitzapen-obrak, aurretiazko komunikazioaren araubidea bete behar ez dutenak.
  • Interes historiko artistikoa dela-eta, inbentarioan edo katalogoan dauden eraikin eta baserrietan jarduerak.
  • Antolamenduz kanpo kalifikatutako eraikinak.
  • Jarduerak eraikinetan, Aldundiaren ibai edo errepideekiko edo aireportuarekiko duten kokapenagatik aurretiaz beste erakunde baten baimena behar bada.

NORK ESKA DEZAKE?

Obraren pertsona sustatzaileak edo horren legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen zerga ordenantza.
Obra lizentziak eta hirigintza zerbitzuak emateko tasa arautzen duen zerga ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Berehalakoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Txikizkako merkataritza-jardueran edo zerbitzu zehatzetan aritzeari begira lokala egokitzearekin zerikusia duten obrak egiteko erantzukizunpeko adierazpena, eredu normalizatuarekin bat.
  • Lokala egokitzeko proiektua, teknikari eskudunak sinatutakoak; txostenak hirigintza-zehaztapenak definituko ditu, araudiarekin bat (38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, eraikuntza antolatzeari buruzkoa; 2.2. artikulua), proiektu teknikoa behar badu.
  • Beste kasuren batean
    • Egin beharreko obraren azalpen-txostena; horretan, obra txikia dela justifikatuko da.
    • Obren aurrekontu zehatza
    • Egoera edota kokapen planoa.
    • Gauzatu beharreko obrak definitzen dituzten planoak edo krokisa; hasierako egoera eta berritua adieraziko dira.
    • Jarduera-zonako argazkiak

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Kokapen planoa
  • Txostena
  • Oraingo egoeraren Planoak
  • Ardura adierazpena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa.
12/2012 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zerbitzu zehatzak askatzeko premiazko neurriei buruzkoa.
Loiuko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. 1003/2013 Foru Agindua otsailaren 8koa (161. BAO, 2013/08/23koa). 
Eraikuntza eta urbanizazioari buruzko udal ordenantza. (110. BAO, 2014ko ekainaren 11koa). 
68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasunari buruzko arau teknikoena.
112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntzan eta eraispenean hondakinak kudeatzeari buruzkoa.
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa)
314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onesten duena (EKT) (74. BOE, martxoaren 28koa).
485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko segurtasun- eta osasun-seinalizazioaren gaineko gutxieneko xedapenei buruzkoa (97. BOE, 97/04/23koa).
842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, behe tentsioko araudi elektroteknikoa onesten duena (BTAE) (224. BOE, 2002-09-18)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera hartzea, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea eta dokumentazio guztia eskaneatzea.
  2. Aurkezpenaren frogagiria, erregistroan ohiko moduan.
  3. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Aurkeztutako dokumentazioa bulego teknikoak ikuskatzea, hirigintza-araudiari egokia dela egiaztatzea.
    1. Aldezko txostena; halakoetan, onespen erabakia hartu eta interesdunari bidaliko zaio, udal-eskubideen likidazioarekin batera.
    2. Txostena aldekoa ez bada, baina akatsak zuzen badaitezke, OFIZIOA bidaliko zaio txosten teknikoaren kopiarekin batera interesdunari, eperik laburrenean dokumentazio berria zuzenduta aurkez dezan.
    3. Txostena ez da aldekoa eta eskaera ezesteko erabakia hartuko da.

OHARRAK / AZALPENAK

Dokumentu osagarriak: Obra-elementu osagarriak jarri behar badira, Izapideen Eskuliburu honetako 6.3.7 fitxak xedatutakoari erreparatuko zaio.
UDALAK OBRA IKUSKAPEN EGOKIAK EGITEKO ESKUBIDEA GORDEKO DU.