3.5. Bermeak edo fidantzak itzultzea: Eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Administrazio-kontratazioari buruzko legedian, hirigintza-legerian, jabari publikoa erabiltzeari dagokionean eta abarrean xedatutakoaren babesean, osatutako bermeak edo fidantzak itzultzeko eskaera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko, Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
Gehienezko epe legala: Kasu bakoitzean zehaztutakoa berme edo fidantza motaren arabera.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA behar bezala beteta.
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten dokumentuak.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Arlo ekonomikoa

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Baimena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa.
Hirigintza-legedia.
Lauroetako gela erabiltzeko udal-ordenantza.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Dagokion arlo teknikoaren txostena.
  2. Alkatetzaren ebazpena eta interesdunari jakinaraztea.