7.1. Udalerriko irabazi-asmorik gabeko elkarteen jardueretarako diru-laguntzak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Loiuko udalerrian jarduera soziokulturalak, kiroletakoak, etab. antolatzeko, baita auzoetako jaiak egiteko ere laguntza ekonomikoak emango dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkartearen legezko ordezkariak, elkartea Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Erregistroan inskribatua badago, egoitza edo establezimendu orokorra Loiuko udalerrian badu ala diru-laguntzaren xede den jarduera Loiuko udalerrian egiten bada. Azkenik, sozietatearen xedea honako eremuetan jarduerak sustatzea izango da: hezkuntza, kultura, gaztedia, kirola, festak.

INPRIMAKIAK

HIRUGARRENEN ALTARI BURUZKO FITXA

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
Gehieneko epea: 6 hilabete.
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

A) ESKARIA EGITEKO

(S.1) DIRU-LAGUNTZA ESKATZEKO INPRIMAKIA behar bezala osatua, hurrengo dokumentazio osagarriarekin batera:
  • Diru-laguntza eskatzen den jarduerari buruzko txostena: helburuak, partaideak, datak eta egite-tokiak...
  • Eskatzaileak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentazio.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

B) ESKARIA EGITEKO

(S.3) DIRU-LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO INPRIMAKIA behar bezala osatua, hurrengo dokumentazio osagarriarekin batera:
  • Diru-laguntzaren xede izan den jarduerari buruzko txostena.
  • Gastu guztien ordainagiriak edota fakturak.
  • Egindako publizitatea: kartel, liburuxka eta editatu den publizitatea, udalaren laguntza duela adierazi beharko delarik.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Egiaztagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Baimena
  • Ordainagiria
  • Txostena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra (2003/11/18ko 276. BOE)
Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Araudia onetsi duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua (u2006/7/25eko 176. BOE)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera eta dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Izapidetzeko Kultura Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Eskaera eta justifikazioei buruzko txosten teknikoa egitea.
  2. Justifikazio-espedienteak ikuskatzea.
  3. Alkatetzaren ebazpena eta Diru-laguntzei buruzko Datu Base Nazionalean argitaratzea.

OHARRAK / AZALPENAK

Elkarteak Loiuko Udalarekin ordainketa-eskakizunak eguneratuak izango ditu. Behar bezala justifikatzen ez diren zenbatekoak itzuli beharko dira. Eskatutako zenbatekoak itzultzen ez badira, ezingo da ondoren diru-laguntzarik lortu.