2.2. Biztanleen Udal errolda: alta jaiotzeagatik

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Jaio, adoptatu edo harreragatik adingabea biztanleen udal-erroldan inskribatzeko altaren eskaera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Jaioberriaren aitak edo amak ala legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Inskripzioaren unean, alta eraginkorra izango da.

Aurkeztu beharreko agiriak

(P.1) ERROLDA-INSKRIBAPEN EDO -ALDAKETAREN ORRIA
Eskatzailearen NAN originala: ama, aita edo legezko ordezkaria.
(Pertsona atzerritarra ikusi 2.1-alta-pmh izapide-fitxan eskatzen den dokumentazio pertsonala)
Familia-liburua edo JAIOTZE-ZIURTAGIRIA. Guraso bakarrarekin erroldatu nahi bada, adingabearen zaintza edo babesari buruzko epaiaren bidez edo, hori izan ezean, zinpeko adierazpenaren bitartez egiaztatu beharko da ((P.2) ERROLDA: GURASOAREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA), adingabearen zaintza eta babesa badu.

(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Familia-liburua
  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Baimena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (1985/04/03ko 80. BOE)
1690/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua (194. BOE, 1986/08/14koa)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  • Aurkeztutako dokumentazioa jasotzea, egiaztatzea eta eskaneatzea.
  • Datuak biztanleen erroldaren aplikazioan sartzea.
  • Artxibatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  • Baldintzaren bat betetzen ez bada, alta ezesteari buruzko ebazpen arrazoitua eta eskatzaileari jakinaraztea.
  • Artxibatzea.

OHARRAK / AZALPENAK

Familia ugarientzat eta jaiotzengatik laguntza/diru-laguntzei buruzko informazio eskuragarria eskainiko da.