5.2. Hobitik ateratzeko eskabidea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Hobitik ateratzeko eskaera da eta hiru aldaera izan ditzake:
Hobitik ateratzea tokiz aldatu gabe.
Hobitik ateratzea eta tokiz aldatzea udal-hilerriaren barruan, beraz, berriz hilobiratuko da.
Hobitik atera eta udal-hilerritik kanpo eramatea.

NORK ESKA DEZAKE?

Hildakoaren interesdun edo legezko ordezkari orok.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Eskaerarekin hobitik aterako da eta dagokion ehorzketa egin ere bai. Ehorzteko/hobitik ateratzeko baimena eta, bidezkoa bada, emakida, hilabeteko epean jakinaraziko dira.
Gehienezko epe legala: hiru hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA 
Dokumentazio pertsonala:
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Ehorzketa berria izanez gero eta panteoia emakidan baduzu, horren titulua edo kopia erakustea. Ez baduzu, zortzi urtez alokairuan hobiaren emakida eskatzea. Hobitik atera behar bada hilerritik kanpo eramateko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Eusko Jaurlaritzaren 202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, EAEko hileta-osasunari buruzko araudia onartzen duena.
267/1992 Dekretua, urriaren 6koa, EAEn gorpuak eta gorpuzkiak garraiatzeko osasun-baldintzei buruzkoa (92/10/23ko EHAA).
2263/1974 Dekretua, uztailaren 20koa, hileta-osasunaren poliziari buruzko araudia onartzen duena (1974/08/17ko BOE).
Udalaren hileta-zerbitzuei buruzko ordenantza.
Udal-hilerria aprobetxatzeagatiko eskubideen eta tasen ordenantza.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea. 
Dokumentazio guztia hilerriko langileei bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

Ehorzketa onartzeko dekretua edo ebazpena, Hirigintza Arloak egindakoa, hobitik ateratzeko tasaren likidazioarekin batera.
Baimenaren ebazpena eta tasaren likidazioa batera jakinaraztea.

OHARRAK / AZALPENAK

NOIZ ESKA DAITEKE?
8 urte igaro ostean, hobitik automatikoki aterako da, interesdunari jakinarazi ostean.
Hala eta guztiz ere, epe laburragoan ere hobitik ateratzea eska daiteke, baina Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baimendu beharko du eta hildakoaren deskonposizio-mailaren arabera izango da.