8.1. Hauteskunde-erroldari erreklamatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Hauteskunde-erroldari egindako erreklamazioa da eta hauteslea oker sartu edo baztertua dagoen ala datuak akastunak diren adierazten du.

NORK ESKA DEZAKE?

Udalerriko biztanle orok, hautesle izateko baldintzak baditu.

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

  • Erreklamazioa aurkeztu ostean, Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak ebatziko du 5 eguneko epean, hartzen denetik zenbatzen hasita. Ebazpena erreklamazioaren egile bakoitzari jakinaraziko zaio.
  • Epea 3 egunera murriztuko da, hauteskunde-prozesuetarako deialdia dagoenean eta erreklamazioa hauteskunde erroldaren azalpen-denboraldian egiten denean.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera eredua hauteskunde-prozesu bakoitzean hauteskunde-erroldaren kudeaketa programa informatikotik lortuko da.
  • NAN, pasaporte, gidabaimen edo bizileku-baimenaren dokumentu originala, dagokionaren arabera.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

5/1985 Lege Organikoa, ekainaren 19koa, hauteskunde-araubide orokorrari buruzkoa, urtarrilaren 28ko 2/2011 Lege Organikoaren bitartez aldatutakoa (85/06/20ko 147. BOE). 
2014/03/12ko Ebazpena, Hauteskunde Erroldaren Bulegoarena (2014ko martxoaren 28ko 76/2014 BOE)

Oharrak

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Hauteskunde Erroldaren Bulegora bidaltzea.
  2. Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak onartzea.

OHARRAK / AZALPENAK

Hauteskunde-prozesua irekia badago, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak gehienez 7 eguneko epean ebatziko du eta pertsona hautesleari nahiz udalari jakinaraziko dio. Gainera, erroldan sartuko du.
Hauteskundeetarako deialdia dagoenean, erreklamazioak hauteskunde-deialdi horretan ondorea izan dezan, erreklamazioa hauteskunde-errolda jendaurrean jarrita dagoen epean aurkeztuko da.
Halaber, izapide hori INEren bulegoetan (Zabalgune plaza, 3 - Bilbo; 94 410 6100) egin daiteke.
Nolanahi ere, erreklamazioa INEk ebatziko du.
Hauteskunde-denboralditik kanpo: Pertsona hautesleek ziurtagiri elektronikoa badute, Interneten bidez indarreko hauteskunde-erroldan beren inskripzio-datuak egiaztatu ahal izango dituzte kontsultaren unean.