2.8. Erkidegoko pertsona atzerritarren eta parekatuen egoitza baieztatzea. Erkidegokoak ez diren pertsona atzerritarren egoitza baieztatzea, erkidegoko egoitza-txartela edo iraunkorra badute

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Inskripzioa berritu behar ez duen pertsona atzerritarrak (Europar Batasunaren estatu kide bateko nazionalak, Islandia, Liechtenstein, Norvegia, Suitza eta bestelako estatu kideak erkidegoaren araubidean txartelarekin edo egoitza-baimen iraunkorrarekin) udal erroldan inskribatzea da. Udalerrian aldizka egoitza baieztatzearen araberakoa da, erroldan eguneratzeei eta egoitza iraunkor eta erkidegoko araubiderako txartelen egite-data eta azkeneko berritzeari buruzko azken informazio eskuragarria kontuan hartuta. Ildo horri eutsiz, bakarrik bost edo bi urteko denboraldietan mugimenduak gertatu direnean egingo da, interesdunak Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatuak edo ez inskribatuak egoteari erreparatuz.

Baieztatzen denean, erroldan dauden datuak berretsiko dira eta Espainian bizitzen jarraitzeari eta Loiun inskripzioa baieztatzearen borondateari buruzko aitorpena beteko da.

Baieztatzeko epemuga baino hiru hilabete lehenago, udalak aurreabisua bidaliko die erroldan inskripzioa baieztatu behar duten pertsonei. Aurreabisua bidali eta hiru hilabete igarotakoan pertsonek ez badute baieztatu, baja-espedientea izapidetuko zaie erroldan oker sartuak egoteagatik. Biztanleei jakinarazpena bidaliko zaie hartu-agiriarekin, baja-prozeduraren berri emateko. Hamabost eguneko epea emango zaie erroldatze-egoera legeztatzeko eta, bestela, ebazpenera arte baja-prozedurarekin jarraituko dela ohartaraziko zaie.

Egoitza-aldaketa edo datu pertsonalen aldaketa izapidetuz gero, erroldatze-inskripzioa baieztatuko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak (aurrez aurreko izapidea) edo, adingabea izanez gero, bere ama, aita edo legezko ordezkariak.

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Erroldatze-inskripzioa baieztatzeko komunikazioaren aurreabisua jasotakoan, EZ EEAEBIGren egoitza baieztatzeko eskaera-eredua betetzea.
  • Egoitza-txartela, Espainiako agintaritzek egindakoa, indarrean edo herritartasunaren herrialdeko pasaportea edo NANa indarrean (iraungita badago, gainera, berritzeari buruzko frogagiria). Nolanahi ere, Atzerritarren Erregistro Zentralean inskripzio-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • Adingabeen kasuan, berritze-eskaera adingabearen guraso edo legezko ordezkari arduradunak sinatuko du.
  • Epearen barruan berritzen ez bada, biztanleen erroldan ofizioz baja ematea erabakitzeko arrazoia izan daiteke.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Errolda-eskaera
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Datuen aldaketa bermatzen duen dokumentazioa

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (1985/04/03ko 80. BOE)
14/2003 Lege Organikoa, azaroaren 20koa, Espainian atzerritarren eskubide eta askatasunei nahiz gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa berritzen duena (279. BOE, 03/11/21ekoa).
2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpena (05/04/28koa indargabetzen du), Estatistikako Erakunde Nazionalaren Burutzarena eta Autonomia Erkidegoekin eta Tokiko Erakundeekin Aginpideak Koordinatzeko Zuzendaritza Nagusiarena, udal-errolda kudeatzeko udalei emandako argibide teknikoei buruzkoa.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Datuak biztanleen erroldaren aplikazio informatikoan sartzea.

OHARRAK / AZALPENAK

Erkidegoko pertsona atzerritarrak eta parekoak, baita erkidegoak ez izanik, erkidegoaren egoitza-txartela edo iraunkorra dutenak ere udal-erregistroan inskribatzen badira, bi edo bost urtez behin baieztatu beharko dute, Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatuak egon edo ez egotearen arabera.