2.7. Egoitza-baimen iraunkorra ez duten erkidegotik kanpoko pertsona atzerritarren errolda-inskribapena berritzea (EEAEBIG)

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Bi urtez behin erkidegokoak ez diren pertsona atzerritarren erroldan inskripzioa berritzen da, egoitza-baimen iraunkorra ez badu.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak (aurrez aurreko izapidea) edo, adingabea izanez gero, bere ama, aita edo legezko ordezkariak.

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Unean bertan.

Aurkeztu beharreko agiriak

Inskripzioa berritzeko aurreabisua jasotzen denean, EEAEBIG erroldatze-inskripzioa berritzeko eskaera-eredua beteko da.
Egoitza-txartela, Espainiako agintaritzek egindakoa, indarrean edo herritartasunaren herrialdeko pasaportea indarrean (iraungita badago, gainera, berritzeari buruzko frogagiria). 
Berritzea lehentasunez atzerriko identifikazio-zenbakiarekin (AIZ) egingo da.
Adingabearen kasuan, berritze-eskaera adingabearen guraso edo legezko ordezkari arduradunak sinatuko du.
Kudeaketa-baimena: Ez da izapidetze-egintza hutsa, berariazko egintza baizik; nolanahi ere, horren bidez, herritarrak edo bere ordezkariak inskripzioa berritzeko berezko borondatea adierazten du.
Adin nagusikoek ordezkaritzaren bidez berritzeko, zuzenbidean edozein baliozko bitarteko erabiliko da, modu fidagarrian idatziz gelditzen bada.
Notario edo funtzionario publiko eskudunaren aurrean aurkeztea.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Errolda-eskaera
  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (1985/04/03ko 80. BOE)
14/2003 Lege Organikoa, azaroaren 20koa, Espainian atzerrikoen eskubide eta askatasunei nahiz gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa berritzen duena (279. BOE, 03/11/21ekoa); 2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpena (05/04/28koa indargabetzen du), Estatistikako Institutu Nazionalaren Burutzarena eta Autonomia Erkidegoekin nahiz Tokiko Erakundeekin Aginpideak Koordinatzeko Zuzendaritza Nagusiarena, udal-errolda kudeatzeari dagokionez udalei argibide teknikoak ematen dizkiena (71. BOE, 15/05/24koa).

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Datuak biztanleen erroldaren aplikazio informatikoan sartzea
  3. Artxibatzea.

OHARRAK / AZALPENAK

Berritzen ez bada, alkatetzaren ebazpena hasiko da inskripzioa iraungitzat jotzeko.

Egoitza-baimen iraunkorra ez duten Erkidegoko pertsona atzerritarren (EEAEBIG) udal-erroldan inskripzioa bi urtez behin berritu beharko da. Epearen barruan berritzen ez bada, inskripzioa iraungitzat jotzea eta biztanleen erroldan baja ematea erabaki daiteke.
Dena den, herritarrak (EEAEBIG) erroldarekin zerikusia duen edozein izapide egiten duenean, erroldatze-inskripzioa berritu behar duela jakinaraziko zaio. Xede horrez ematen zaion inprimakia sinatu beharko du eta pasaportearen edo egoitza-baimenaren originala indarrean aurkeztu ere bai.