2.4. Biztanleen udal errolda: Baja

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Pertsona bat biztanleen udal-erroldaren inskripzioan baja emateko eskaera da. Arrazoiak honakoak izan daitezke:
  • A. Herritarraren heriotza eta baja senitartekoak eskatu ostean.
  • B. Edozein atzerritarren eskaera, erkidegokoa edo hortik kanpokoa.
  • C. Salaketa, hori egiaztatu ondoren.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

[A.1] ESKAERA OROKORRA

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Heriotzagatik edo atzerrira joateagatik bada: une berean.
Salaketagatik izanez gero, epea 6 hilabete atzera daiteke. Epean ebazten eta jakinarazten ez bada, espedientea iraungitzat joko da eta hala aitortuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA (eskaeran adierazko da, atzerrira joanez gero, jomugako herrialdea)
Kasu bakoitzerako:
A. Heriotza:
Heriotza-ziurtagiria.
B. Atzerrira joategatik baja:
Eskatzailearen AIZ edo pasaporte originala.
C. Ofiziozko bajak:
Eskatzailearen NAN originala.
Eskaera sendotzen duen dokumentazioa (banantze-epaiak, lege-ebazpenak...). Ez da nahitaezkoa, baina bai komenigarria.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Baja-eskaera
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Baimena
  • Etxebizitzaren dokumentuak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (1985/04/03ko 80. BOE)
1690/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua (194. BOE, 1986/08/14koa).

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera eta dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Datuak biztanleen erroldaren aplikazioan sartzea.
  3. Dokumentazioa banatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

A eta B.- HERIOTZA EDO ATZERRIRA JOATEA
  • Automatikoki emango da baja, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu ostean.
  • INEren komunikazioa espero bada, 4 hilabete atzera daiteke.
C. BAJA SALAKETAGATIK
  1. Ez-egoitzari buruz Udaltzaingoari txostena eskatuko zaio.
  2. Txostena egin eta hasiera aginduko da.
  3. Egoitza ezezaguna izanez gero, hasieraren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
  4. Espediente guztia bidaliko zaio Erroldatze Kontseiluari, alegazioekin barne, hala baleude, txostena egin dezan.
  5. Txostena aldekoa bada, ofizioz baja emateko dekretua egingo da eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Hala, baja emango zaio.

OHARRAK / AZALPENAK

Estatuaren barruan egoitza aldatzea: 
Loiun erroldatutako pertsonak (ez atzerrikoa) udalerrian baja eman nahi badu bere egoitza estatuko beste udalerri batera eramateko, nahikoa izango da alta berrian izapidetzea eta INE (Estatistikako Erakunde Nazionala) bera izango da egoera Loiuko Udalari jakinaraziko diona.