6.1. Liburutegia: Irakurlearen txartela eskatzea eta bestelako zerbitzuak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko (ELSN) bazkideen erregistroan izena emateko eskaera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Loiuko Udal Liburutegia – Biblioteca Municipal de Loiu
Posta elektronikoz: liburutegia@loiu.eus
Telefonoz: 94-453 19 51
Ordutegia: 10:00 - 13:00 / 16:30-20:00

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Emateko aurrez ikusitako epea: gehienez astebete.
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-eredua liburutegian bertan eska daiteke, baita zuzenean deskargatu ere: http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eips_dokumentazioa/es_def/adjuntos/13_15_Elebidun.pdf
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.

INFORMAZIO GEHIAGO

Liburutegian zerbitzu osagarriengatik tarifak:
  • Fotokopiak betiere liburutegiko langileek egingo dituzte.
  • Fotokopia, fax, inprimaketa eta eskaneatzeen prezioa. Agiriak jaulkitzeagatiko tasa arautzen duen udal-ordenantza.
  
  • Txartela izanez gero, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalari atxikitako edozein liburutegitan materiala mailegatu ahal izango da.
  • Txartela galdu edo hondatuz gero, lehenengo aldiz ez du ondoriorik izango, bakarrik berritzea eskatuko da. Baina hori behin eta berriz gertatzen bada, 15 egunez mailegu-zerbitzutik baztertzearekin zigortuko da. Epe hori igarotakoan, berriz ere txartel berria jasotzeko aukera emango da.
  • Mailegua pertsonala da, hau da, mailegu-txartelaren titularrari egingo zaio eta ez senitartekoei edo lagunei. Mailegua egindako tokian itzuliko da.
  • Mailegu-hartzaileak berak ezin baditu liburuak itzuli, beste pertsona baten bidez egin dezake.
  • Irakurtzez amaitu ez badu, beste 21 egunez mailegua berri daiteke, dokumentua beste irakurle batentzat gordeta dagoen kasuetan izan ezik. Telefonoz berri daiteke edo katalogoaren web orriaz baliaturik.
  • Agiriak itzultzean atzeratuz gero, mailegu-zerbitzutik baztertzearekin zigortuko da. Denbora itzultzen atzeratu den berdina izango da. Mailegurako denbora igarotakoan, lehenengo idazkia bidaliko da agiriak entregatzea erreklamatuz. Denbora zehatza pasatakoan, bigarren idazkiaren bidez, itzultzen ez bada, irakurle gisa aldi baterako baja emango zaiola ohartaraziko zaio eta denbora itzultze-datatik gainditutakoaren berdina izango da. Dokumentua itzultzeari ekiten ez bazaio, hirugarren idazkian behin betiko baja emango zaila jakinaraziko zaio. Horrez gain, legezko ekintzak hasiko dira dokumentua entregatzeko.
  • Liburua galduz gero, mailegu-hartzaileak gehienez hilabeteko epean alea lehengoratu beharko du. Bestela, dagokion zenbatekoa ordainduko du edo, hori izan ezean, #20,00 €# galeraren kontzeptupean. Edozein dokumentu (aldizkaria, liburua, bideoa, etab.) nahita moztu ala suntsitu edo lapurtzen saiatuz gero, berehala kenduko zaio liburutegian irakurle izatearen gaitasuna eta, beharrezkoa balitz, sarrera debekatuko litzaioke. 
Maileguaren epea eta berritzea
Mailegua:
Monografiak (liburuak). 21 egun.
Material bereziak. 7 egun.
Berritzea:
Monografiak. 21 egun (erreserba badute, ezingo dira berritu).
Material bereziak. 7 egun (kasu honetan ere ezingo da berritu erreserbatuta egonez gero).
Erreserbak
Gehienez erabiltzaileko bi dokumentu erreserba daitezke. Erreserba jakinarazten denean, liburutegitik liburua hartzeko erabiltzaileak hiru egun izango ditu. Hartzen ez badu, gordetako dokumentua zerrendan dagoen hurrengoari esleituko zaio.
Halaber, erreserbak online katalogotik egin daitezke.

INTERNET KONTSULTATZEKO ARAUAK 
Helburua udal-liburutegien sareak eskaintzen dituen zerbitzuekin konektatzea da: katalogoa kontsultatzea, maileguak eskatzea, berritzea... Era berean, liburutegiaren materialean aurkitu ez zen informazioa lor daiteke.
Liburutegiak ez du erantzukizunik izango Interneten erabiltzaileak lortzen duen informazioari buruz.
14 urtetik beherakoek heldu batekin konektatzea gomendatzen da.
Edozein pertsona web orri desegokian aurkituz gero, liburutegitik berehala botako zaio eta 7 egun baliodunez ez zaiola onartuko jakinarazi ere bai.

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Kultura eta Gaztedia

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio prozedura erkideari buruzkoa (2015/10/2ko 236. BOE)
15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak babesteari buruzkoa. (298. BOE, 1999ko abenduaren 14koa)
Agiriak jaulkitzeagatiko tasa arautzen duen udal-ordenantza.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskabidea jaso baino lehen, erabiltzailea egiaz erregistratua ez dagoela egiaztatuko da.
    • Hala balego, erregistratutako datuak eguneratzeari ekingo litzaioke.
    • Ez balego, txartela eskatzeko dokumentua eskainiko litzaioke.
  2. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta behar bezala osatu dela egiaztatuko da.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Datuak egiaztatutakoan erabiltzailea erregistratuko da.
  2. Erabiltzailearen txartela egingo da eta interesdunari eskabidearen kopia entregatuko zaio. Bertan txartelaren zenbakia eta pasahitza azpimarratuko dira. Halaber, honakoak helaraziko zaizkio: erabilerari buruzko azalpen-liburuxkak, liburutegiaren araudia eta eLiburutegiaren eskuragarritasuna.
  3. Zaintzeko eskaera artxibatuko da, datu pertsonalak babesteko legea betez.

OHARRAK / AZALPENAK