2.3. Biztanleen udal errolda: datuak aldatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Datuak, egoitza, etab. aldatzeagatik dagoeneko erroldatuta dagoen pertsona baten errolda aldatzea da Loiuko udalerriaren barruan, Loiuko erroldan baja eman gabe.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Unean bertan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. (P.1) ERROLDA-INSKRIBAPEN EDO -ALDAKETARAKO ORRIA: egoitza aldatuz gero, datu guztiekin osatuko da eta adin nagusiko pertsona guztiek sinatuko dute.
  2. (A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.
  3. Dokumentazio pertsonala:
    • Erroldatzen diren pertsona guztien NAN originala (nahitaezkoa 14 urtetik aurrera; dena den, 16 urtera arte NANik gabe errolda daiteke).
    • Adingabeak: Familia-liburua, bizikidetza-unitatea eta ardurapeko seme-alabak direla egiaztatzeko.
    • Guraso bakarrarekin erroldatu nahi bada, adingabearen zaintza edo babesari buruzko epaiaren bidez edo, hori izan ezean, zinpeko adierazpenaren bitartez egiaztatu beharko da ((B.2) ERROLDA: GURASOAREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA), adingabearen zaintza eta babesa badu.
    • Erkidegokoak ez diren pertsona atzerritarrak: egoitza baimena (AIZ) indarrean, hala badute edo, hori izan ezean, jatorrizko herrialdeko dokumentazioa (pasaportea) indarrean.
    • Erkidegoko pertsona atzerritarrak: NANa edo jatorrizko herrialdearen pasaportea indarrean eta Atzerritarren Erregistro Zentralean inskripzioari buruzko ziurtagiria.
  4. ETXEBIZITZA HUTSA (Ez dago pertsonarik erroldatuta). Honako dokumenturen bat:
    • Jabetzaren titulua: salerosketaren kontratu pribatua edo eskritura, testamentua, dohaintza (pertsona eskatzaileak udalari baimen diezaioke eskaeran bertan katastroaren datuak kontsultatzeko).
    • Errentamenduari buruzko kontratua.
    • Azkeneko 3 hilabeteetan etxebizitzan edozein horniduraren (ura, argia...) ordainagiria.
    • Banantze- edo dibortzio-epaia edo etxebizitzaren erabilera eta gozamena emateari buruzko neurriak frogatzen dituena, epaia irmoa izatearen eginbidearekin.
  5. ETXEBIZITZA BETEA (Pertsonak erroldatuak daude). Egoitza horretan erroldatuta dagoen adin nagusikoaren baimena behar da, baimentzen duen pertsonaren NANarekin.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Tutore legaleen baimena (adin txikikoen kasuan)
  • Helbide berean erroldatutako beste persona batzuen baimena
  • Aldaketa-eskaera
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Etxebizitzaren dokumentuak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (1985/04/03ko 80. BOE)
1690/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua (194. BOE, 1986/08/14koa)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Datuak biztanleen erroldaren aplikazio informatikoan sartzea
  3. Artxibatzea.

OHARRAK / AZALPENAK

GARRANTZITSUA:
Eskatzaileak baimentzen badu, izapide egokiak egingo dira egoitza-aldaketa gainerako udal erroldetan (OHZ, ibilgailuen zerga...) eraginkorra izateko.