3.2. Ordainagirien banku-helbideratzea: alta, baja edo aldaketa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Interesdunak aldizkako epemuga duen ordainagiria banku- eta aurrezki-erakundeetan helbideratzeko beharrezko datuak eskuratuko ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordaindu behar duten pertsona fisiko edo juridikoek ala legezko ordezkariek, helbideratzea eskatzen duten kontuetan titularrak edo baimenduak badira.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko, Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Berehalakoa. Hala eta guztiz ere, ondorioak kobrantza-zerrendak behin betiko onartzen diren daten araberakoak izango dira eta baliteke hurrengo ekitaldira arte indarrean ez sartzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

(H.1) BANKU-HELBIDERATZEA behar bezala beteta.
Kasua ezagutzeko eta eskaerari erantzun hobea emateko pertsona eskatzaileak beharrezkotzat jotzen dena.

(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Arlo ekonomikoa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Egiaztagiria
  • Besteak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

215/2005 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko araudia onetsi duena (15/12/31ko BAO).
Bizkairako martxoaren 10eko 2/2005 Zergari buruzko Foru Arau Orokorra.
Loiuko Udalaren kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

Pertsonaren datuak aplikazio informatikoan sartzea.
Jada sartutako datu berriekin, bi kopia ateratzea:
  1. Bat izapidearen eskatzaileari entregatuko zaio egindako aldaketaren justifikazio-agiri modura.
  2. Bigarren kopia, eskatzaileak sinatutakoa, udaleko Diruzaintzara bidaliko da artxibatzeko.

ONDOKO IZAPIDEAK

Udal Diruzaintzan dokumentazioa artxibatzea.

OHARRAK / AZALPENAK

Gaur egun banku-kontuetan honako ordainagiriak helbidera daitezke:
Trakzio mekaniko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ), ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ).