4.1. Indarreko plangintzari buruzko informazioak, konsultak eta hirigintza ziurtagiriak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Indarreko hirigintza-plangintzaren arabera, finkari, higiezin zehatzari eta abarri aplika dakiokeen hirigintza-araubide eta ondorioei buruzko informazio egoki eta nahikoa da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo haren legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Hirigintza Zerbitzuak emateagatiko tasa arautzen duen zerga ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Zailtasunaren arabera, astebete (1) eta hilabete (1) artean. 
Gehieneko epea: Bi (2) hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
Informazioaren helburu den finkaren edo higiezinaren identifikazio argia (katastroko erreferentzia, erregistrokoa, identifikazio-planoa, etab.)

(A.2) GESTIOEN BAIMENA

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10 
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Deskripzio- eskabidea
  • Kokapen planoa

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa)
Loiuko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. 1003/2013 Foru Agindua, otsailaren 8koa (161. BAO, 2013/08/23koa)
7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, lurzoruari eta hiri-birgaitzeari buruzko legearen testu bategina onesten duena (261. BOE, 2015/10/31koa)
Eraikuntza eta urbanizazioari buruzko udal ordenantza. (110. BAO, 2014ko ekainaren 11koa)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera hartzea, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea eta dokumentazio guztia eskaneatzea.
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

Hirigintza Arloan kontsulta planteatzean erantzun badaiteke, informazioa ahoz eskainiko da. Bestela, pertsona interesdunari adierazitako bitarteko eta kanalak erabiliz idazkia aurkeztea eskatuko zaio. Arloko teknikariek eskaera eta dokumentazioa aztertuko dute eta udal-erregistroan eskaera jasotzen denetik gehienez 2 hilabeteko epean idazkian azaldutako helbidera bidaliko da txosten teknikoa edo ziurtagiria, egindako kontsultari erantzuteko.