8.5. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: Lizentzia eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Bai arrazaren tipologiagatik, bai arriskuzko animaliak izateagatik, edozein animalia arriskutsua izan daitekeen txakur-espezie baten barruan sailkatuta badago, edukitzeko gaitzen duen udal-lizentzia da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak honako baldintzak betetzen baditu: adin nagusia izatea, Leioan erroldatua egotea, jabea izatea edo zaintzaz, paseatzez edo animalia maneiatzez arduratzea.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Administrazio-agiriak jaulkitzeagatiko tasak arautzen dituen udal-ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Hilabete bat. 
Legezko epea: 3 hilabete. 
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

(O.3) ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIA ESKATZEA
Dokumentazio pertsonala:
  • NANaren fotokopia
  • Zentro baimenduak egin ostean, gaitasun fisiko eta jarrera psikologikoari buruzko ziurtagiria, egin den datatik zenbatzen hasita, gehienez urtebeteko antzinatasunarekin.
  • Koloretan agiri-tamainako bi argazki berri.
  • Aurrekari penalen ziurtagiri negatiboa, Gobernuko Ordezkariordetzak egina.
  • Animalia arriskutsuak edukitzeko araubideari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. atalean aurreikusitako zehapen gehigarriarekin arau-hauste larrien edo oso larrien ondoriozko zigorrik ez duela adierazten duen zinpeko adierazpena.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Baimena
  • Bikotea ez edukitzearen zin egindako deklarazioa
  • Argazkia

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Administrazio-agiriak jaulkitzeagatiko tasak arautzen dituen udal-ordenantza 
Animaliak izan eta babestea arautzen duen udal-ordenantza
50/1999 Legea, abenduaren 23koa, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Datuak animalien erregistroan sartuko dira.
  2. Lizentzia emateko alkatetzaren dekretua eskatuko da.
  3. Txartela burutuko da.
  4. Agiriak artxibatuko dira.

OHARRAK / AZALPENAK

  • Lizentzia emateko, betiere, pertsona eskatzaileak zigor-aurrekaririk ez duela egiaztatu beharko du.
  • Lizentzia banakoa da eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki edo gidatzen duen pertsona orok lortu beharko du.
  • Hura izateak eskumena ematen dio titularrari animalia horiek edukitzeko eta erabiltzeko; gainera, animalia arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroan inskribatu beharko da. Lizentzia hori eskuratu ondoren, titularrak 15 egun ditu, animalia aipatutako erregistroan inskribatzeko. (Ikusi izapidea: 10.4 - Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: erregistro-eskaera).
  • Lizentziak 5 urteko baliozkotasuna izango du eta igarotakoan berritu beharko da.
  • Beste edozein udalerritan eskuratutako lizentziak balioko du Loiutik horrelako animaliak edukitzeko edo eramateko Hala eta guztiz ere, beste udalerriko lizentzia duen pertsona orain Loiun bizi bada, dagokionean Loiun berritu beharko du.
  • Arloan arautegia ez betetzeagatik zehapenak altuak dira (gutxienez 150,25 euro; 15.000 euro gainditzen dituztenak ere badaude).
  • Animaliaren jabea pertsona juridikoa bada, animaliaren zaintzaren eta kontrolaren arduradun diren pertsonek dagokien lizentzia eskatu beharko dute. Gainera, izapide hau ezin zaie Indar Armatuen, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, Autonomia Erkidegoetako Polizia Kidegoei, Udaltzaingoei eta baimen ofiziala duten segurtasun-enpresei aplikatu; izan ere, ez dauden lege honen mende.