1.2. Sarrera-erregistroa: Eskabide orokorra

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Dokumentazioa eta eskabidea jasoko dira, herritarrak udalari zuzendu nahi badizkio.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Dokumentuaren erregistroa doakoa da. Jarraitu beharreko espedientearen arabera, prezio publikoa, tasa edo zerga sor dezake. 

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Epea: Berehalakoa.
Ebazteko gehieneko epea: eskaeraren edukiaren eta aurkeztutako idazkiak eragiten duen prozedura motaren araberakoa izango da.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Eskaerari erantzun hobea emateko pertsona eskatzaileak beharrezkotzat jotzen dena.

(A.2a/A.2b) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (1985/04/03ko 80. BOE)
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio prozedura erkideari buruzkoa (2015/10/2ko 236. BOE)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

Erregistratzen denean, politikariei eta sail edo teknikari aginpidedunei bidaliko zaie.

ONDOKO IZAPIDEAK

Ez dagokio.

OHARRAK / AZALPENAK

Estatuko administrazioaren organoetan, autonomi erkidegoetako administrazioetan eta posta bulegoetan ziurtagiri irekiaren bidez aurkezten diren idazkien sarrera data hartuko da kontuan herritarrek epeak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko.