4.3.5. Instalazioak eta obrak lehenengoz erabiltzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Adierazpen izaerako administrazio baimena da, eta eraikin edo obra bat, edo horien zati bat erabilera jakin batera bidera daitekeen egiaztatzea du helburu, kokapen egokia izateagatik eta segurtasun eta osasun baldintza teknikoak betetzeagatik eta, hala badagokio, dagozkion urbanizazio lanak egin izana bete bada.

NORK ESKA DEZAKE?

Obra-lizentziaren titularra den pertsonak edo horren ordezkari legalak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Obra lizentziak eta hirigintza zerbitzuak emateko tasa arautzen duen zerga ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Gehieneko epea: hiru (3) hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA honako dokumentazioarekin batera:
  • Planoak eta memoria, non obra egin bitartean egin diren aldaketa guztiak adieraziko diren, eta hala badagokio, memorian zenbakituta egon beharko dute aldaketa horiek edo berariaz adierazi beharko da ez dela aldaketarik egin
  • Obren amaieraren ziurtagiria, obren zuzendaritza teknikoak sinatuta. Beharrezkoa denean, eraikuntza-obrekin batera egin diren urbanizazio-obren amaieraren ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.
  • Behin betiko kalifikazio-zedula, babes ofizialeko etxebizitzetarako izango bada obra.
  • Kanpoko fatxaden koloretako argazkiak.
  • Obraren kostu errealaren eta eraginkorraren azken likidazioa
  • Igogailuak abian jartzeko egiaztapen-akta eta baimena, organismo eskudunak egina.
  • Hala badagokio, irudi- eta soinu-instalazioei buruzko baimen ofiziala.
  • Udalari nahitaez laga beharreko lursailak laga zaizkiola adierazten duen administrazio-egintza edo eskritura publikoa Jabetzaren Erregistroan ohar soilaren edo ziurtagiriaren bidez inskribatu izanaren ziurtagiria.
  • Modu arrazoituan beharrezkotzat edo komenigarritzat jotzen den beste edozein dokumentu, indarreko araudia eta beste administrazio batzuen eskumenak oinarri hartuta.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Egiaztagiria
  • Obra amaierako ziurtagiria
  • Besteak
  • Baimena
  • Eraikinaren fatxada guztietako argazki- bilduma kolorez
  • Obra amaierako likidazioa
  • Jasogailua martxan jartzearen agiria
  • Behin betiko kalifikazio zedula
  • Argazkia
  • Obraren bukaerako prezio errealaren kitapena
  • Txostena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa)
Loiuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (161. BAO, 2013/08/23koa)
Eraikuntza eta hirigintzari buruzko ordenantzak (110. BAO, 2014/06/11koa)
7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, lurzoruari eta hiri-birgaitzeari buruzko legearen testu bategina onesten duena (261. BOE, 2015/10/31koa)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu eta dokumentu guztiak eskaneatzea.
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Udal teknikariek ikuskatu eta txostena egitea.
  2. Dekretuaren bidez eskaera ebaztea eta jakinaraztea. Pertsona eskatzailea, dagozkion zerga-eskubideen likidazioarekin batera.