4.4.1. Jarduera instalatzeari buruzko aurretiko kontsulta

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Jarduera abian jartzeko baldintza juridiko eta teknikoei, izapideei (lizentzia edo aurretiazko komunikazioa), izan ditzakeen neurri zuzentzaileei eta jardueraren bideragarritasun formalari buruzko informazioa (ahozkoa edo idatzizkoa). Kontsulta hau 3/98 Legeak, ingurumena babesteko orokorrak, 57.1. artikuluan aurrez ikusten du.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo horren ordezkari legalak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Hirigintza Zerbitzuak emateagatiko tasa arautzen duen zerga ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Zailtasunaren arabera, astebete (1) eta hilabete (1) artean.
Gehieneko epea: Bi (2) hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
Informazioaren helburu den finkaren edo higiezinaren identifikazio argia (katastroko erreferentzia, erregistrokoa, identifikazio-planoa, etab.).
Jardueraren deskribapena, produkzio edota tailerraren azalera, produkzio-prozesuaren deskribapena, igorpenak, isurketak, etab.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa)
3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra (98/03/27ko EHAA)..
7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, lurzoruari eta hiri-birgaitzeari buruzko legearen testu bategina onesten duena (261. BOE, 2015/10/31koa)
7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa.
12/2012 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zerbitzu zehatzak askatzeko premiazko neurriei buruzkoa.
Loiuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (161. BAO, 2013/08/23koa).

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera hartzea, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea eta dokumentazio guztia eskaneatzea.
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

Hirigintza Arloan kontsulta planteatzean erantzun badaiteke, informazioa ahoz eskainiko da. Bestela, pertsona interesdunari adierazitako bitarteko eta kanalak erabiliz idazkia aurkeztea eskatuko zaio. Arloko teknikariek eskaera eta dokumentazioa aztertuko dute eta udal-erregistroan eskaera jasotzen denetik gehienez 2 hilabeteko epean idazkian azaldutako helbidera bidaliko da txosten teknikoa edo ziurtagiria, egindako kontsultari erantzuteko.