6.3. Lauroeta gela erabiltzeko eskabidea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Lauroeta gela erabiltzeko eskaera da. 
Gela honetan hurrengo erabilerak baimenduko dira:
  • Edozein motako udal-ikastaroak.
  • Udalerriko bizilagunen, erkidegoen eta elkarteen bilerak.
  • Aisialdi-erabilerak, pertsonak udalerrian erroldatuak badaude. 

NORK ESKA DEZAKE?

Lauroetako gela honako pertsonek erabili al izango dute: 
  • Loiuko udalerrian erroldatutakoek, 18 urtetik gorakoek; gehienez 25 pertsona baimenduak egongo dira.
18 urtetik beherakoek ezingo dituzte instalazioak erabili, gurasoekin, asabekin edo senitartekoekin ez badoaz.

Lokal horiek aisialdi-erabilera ez badute, honakoak izan daiteke onuradun:
  • Udalerriko bizilagunen, erkidegoen eta elkarteen bilerak.
Aisialdirako ez bada doan erabiliko da. Erreserbak bakarrik astelehenetik ostiralera bitartean egingo dira eta eskatutako helburuetatik at ezingo dira instalazioak erabili.

INPRIMAKIAK

PREZIOA

Lauroeta gela erabiltzeagatiko tasa arautzen duen udal-ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Erreserba egiteko epea: Eskaera erabiltzeko eskatutako data baino gutxienez 2 egun eta gehienez 2 hilabete lehenago egingo da.
Ebazteko aurrez ikusitako epea: hamabost egun.
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA. Eskaera-orrian, honako datuak bete beharko dira:
  1. Izena eta abizen bi
  2. NANa
  3. Jaioteguna
  4. Helbidea
  5. Harremanetarako telefono-zenbakia
  6. Lauroeta gela erabiltzeko data
  7. Erabiltzaile-kopurua
  8. Lauroeta gela eskatzearen helburua
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Kultura

Dokumentazioa

  • Egiaztagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Baimena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (1985/04/03ko 80. BOE)
Lauroeta gela erabiltzeko udal-ordenantza.
Lauroeta gela erabiltzeagatiko tasa arautzen duen udal-ordenantza.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Kultura Zerbitzuak dokumentazioa izapidetu eta ikuskatuko du.
  2. Eskatutako gelaren eskuragarritasuna egiaztatuko da.
  3. Eskuragarria egonez gero eta gela aisialdirako erabili behar bada, tasa ordainduko da.
  4. Pertsona/erakunde interesdunari JAKINARAZIKO ZAIO.
  5. Giltza jasotzen denean, fidantza ordainduko da, gela aisialdirako erabili behar bada.

OHARRAK / AZALPENAK

Lauroetako gelan gehienez 25 pertsona sartzen dira, pertsona eskatzailea barne.
Lauroetako gela baimenaren eguneko 10:00etan has daiteke erabiltzen eta gehienez lokaletarako 140/1997 Dekretuak, ekainaren 17koak, Euskal Autonomia Erkidegoan ikuskizun publiko eta aisialdi-jardueretarako ordutegiak eta jarduera horiei buruzko bestelako alderdiak xedatzen dituenak, zehaztutako gehieneko mugara arte zabalduko da.
Udalak Lauroetako gela eta materialak, hala nola, ontziak, suak, zorua, etab. garbitu beharko ditu, Lauroetako gela erabili ondoren.