6.2. Udal lokalak eta kirol espazioak erabiltzeko eskabidea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Udal-lokalak (Elotxelerri auzo etxea, liburutegiko haurrentzako ikasgela, Zabaloetxeko kultur etxea) eta kirol-espazioak (Zabaloetxe udal-pilotalekua, tenis-kantxak, padeleko pistak eta Elotxelerriko kirol askotako area) erabiltzeko eskaera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Loiuko Udaleko udal instalazioetan kultura eta kirol jardueretarako zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen zerga ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Kirol-espazioen kasuan, ordu zehatzean erreserbatuko dira, gehienez hilabete lehenago, padel-instalazioen kasuan izan ezik. Azkeneko hauei dagokienez, erreserba gehienez hamabost egun lehenago egingo da eta erreserba-denbora ordu eta erdikoa izango da.
Ebazteko aurrez ikusitako epea: hamabost egun.
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Eskatzaileak beharrezkotzat jotzen duena.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Kultura

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Baimena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Kirol-instalazioak erabiltzeko udal-ordenantza.
Loiuko Udaleko udal instalazioetan kultura eta kirol jardueretarako zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen zerga ordenantza. 

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Kultura Zerbitzuak dokumentazioa izapidetu eta ikuskatuko du.
  2. Eskatutako lokal edo espazioaren eskuragarritasuna egiaztatuko da.
  3. Eskuragarria egonez gero, pertsona/erakunde interesdunari JAKINARAZIKO zaio.

OHARRAK / AZALPENAK

Irabazi-asmorik gabeko elkarteek egoitza Loiun izanik eta elkarteen udal-erregistroan inskribatuak egonik, beren jarduera garatzeko udalaren kirol-instalazioak erabili behar badituzte, aske egingo dute Alkatetzak baimendu ondoren. Dena den, xede horrez, eskaera justifikatua aurkeztuko dute.