4.3.6. Obra elementu osagarriak instalatzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Bide publikoan (edo horren gainean hegalarekin) edo lur-zati pribatuan hesiak, aldamioak, edukiontziak, karga-jasogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, siloak eta bestelako obra-elementu osagarriak instalatzeko eta obra partikularren kasuan zangak irekitzeko baimena lortzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Obraren pertsona sustatzaileak edo horren legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Hirigintza Zerbitzuak emateagatiko tasa arautzen duen zerga ordenantza.
Udal jabari publikoa norberarentzat erabiltzeagatik edo aprobetxamendu berezia emateagatik zergari buruzko ordenantza fiskala: elementu osagarriekin bide publikoa hartzen bada, tasa likidatuko da.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Zailtasunaren arabera, bat (1) eta hiru (3) hilabete artean.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA, gauzatu behar den obra-motaren arabera, honako dokumentazioarekin batera: 
Idatzizko dokumentazioa eta dokumentazio grafikoa instalazio-mota horiekin ukitutako ondasun publikoekiko eragina, okupazioa, zenbatetsitako denbora, etab. zehazteko.
Dokumentazio osagarria.
Aldamioak eta karga-jasogailuak.
  • Instalazioaren ziurtagiria, teknikari eskudunak sinatutakoa.
  • Aireko Segurtasunerako Estatuko Agentziaren (AESA) edo arloko organismo eskudunaren baimena, bidezkoa bada (garabiak).
  • Aireko Segurtasunerako Estatuko Agentziaren (AESA) edo arloko organismo eskudunaren baimena.
  • Garabia non kokatzen den adierazten duen planoa. Planoa obrako zuzendariak sinatu beharko du eta garabi-besoa nondik nora mugituko den adierazi beharko da bertan
  • Garabiak egin ditzakeen edozein kalte estaliko duen aseguru poliza.
  • Garabia erabiltzen ari direnean, zein garabia muntatu eta desmuntatzean, garabia segurua dela adierazten duen ziurtagiria. Ziurtagiria eskumena duen teknikoak egin eta bere Elkargo profesionalak ikusonetsi beharko du.
  • Garabia jarri duen enpresaren ziurtagiria. Ziurtagiri horrek garabia ondo muntatua dagoela eta lanerako egoera onean dagoela adierazi beharko du.
Arestian aipatu diren instalazio guztiek, gainera, 1215/97 Errege Dekretuak eta 1627/97 Errege Dekretuak xedatutakoa bete beharko dute eta hiri-ingurunean irisgarritasunaren arloan indarreko legedia bete ere bai.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa)
Loiuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (161. BAO, 2013/08/23koa).
Eraikuntza eta hirigintzari buruzko ordenantzak (110. BAO, 2014/06/11koa).
7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, lurzoruari eta hiri-birgaitzeari buruzko legearen testu bategina onesten duena (261. BOE, 2015/10/31koa)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera hartzea, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea eta dokumentazio guztia eskaneatzea.
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Udal-txosten teknikoa, okupazioaren baldintzak zehazten dituena.
  2. Alkatetzaren ebazpena.