4.7. Bereizteko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Administrazio baimenak dira, eta desberdinak dira lurzoru motaren arabera; adierazpen izaera daukate, eta orubeak, lur-zatiak, finkak ala lursailak banatzeko edota multzokatzeko baimena ematen dute.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo horren ordezkari legalak. 

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Hirigintza Zerbitzuak emateagatiko tasa arautzen duen zerga ordenantza. 

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: 30 egun.
Gehienezko epe legala: hiru hilabete.
Administrazioaren isiltasunaren ondorea: positiboa, baldin eta hirigintza- edo lurralde-antolamenduarekin bat badator.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
  • Kokapen-planoa
  • Finkaren planoa, eskala egokian, eskatzaileak eta jaso duen teknikariak sinatuta.
  • Finkaren kokapena, edukiera, forma eta mugei buruzko datuak justifikatzen dituen dokumentazioa. 
  • Jabetzaren Erregistroko ziurtagiria, non idatziz jasota dauden finkaren inskripzioaren funtsezko baldintzak
  • Egin nahi den bereizketaren deskribapena, planoan behar den bezala identifikatuz
  • Aldi berean mugakide duen lur-zati batekin multzokatzen bada, azken partzela horri buruzko dokumentazio bera.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Segregazio / zatitze proiektua

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa)
Loiuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (161. BAO, 2013/08/23koa)
Eraikuntza eta hirigintzari buruzko ordenantzak (110. BAO, 2014/06/11koa)
19/1995 Legea, uztailaren 4koa, nekazaritza-ustiategiak modernizatzeari buruzkoak (159. BOE, 95/7/5ekoa)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu eta dokumentu guztiak eskaneatzea.
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Arkitektoak txostena egitea.
  2. Eskaeraren dekretuz ebaztea eta eskatzaileari jakinaraztea.