3.11. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga (TMIZ): Gutxiago kutsatzen duten ibilgailuetarako hobaria eskatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Gutxi kutsatzen duten ibilgailuek zerga-kuotan izango duten hobaria euren ezaugarrien araberakoa izango da, baldin eta atal hauetako batean ezarritako baldintzak betetzen badituzte:
  • Motor elektrikodun eta kutsadurarik sortzen ez duten turismo-ibilgailuek zerga-kuotan %50eko hobaria izango dute.
  • Motor hibridodunek eta gas naturala, petrolio-gas likidotua edo bioetanol erregaia baliatzen duten turismo-ibilgailuek zerga-kuotan %25eko hobaria izango dute.
Hobari hau ez da bateragarria izango Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren ibilgailu berarentzako beste hobari fiskalekin.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko, Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Epea: Hilabete bat.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
Dokumentazio pertsonala:
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Ibilgailuen azterketa teknikoko txartelaren fotokopia. Horretan, egiaztatuta agertu beharko du ibilgailuak exijitutako ezaugarriak dituela; baldin eta dokumentu horretan jasota ez baleude, ageri diren ziurtagiria, administrazio eskudunak igorritakoa.
Kasua ezagutzeko eta eskaerari erantzun hobea emateko pertsona eskatzaileak beharrezkotzat jotzen dena.

(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Arlo ekonomikoa

Dokumentazioa

  • Egiaztagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Baimena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Bizkairako martxoaren 10eko 2/2005 Zergari buruzko Foru Arau Orokorra.
7/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzkoa (uztailaren 19ko BAO).
Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Zerga Ordenantza

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Dokumentazioa Ogasun Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Alkatetzaren ebazpena eta interesdunari jakinaraztea.

OHARRAK / AZALPENAK

Oro har, salbuespena eta hobaria emanez gero, eskatu den urtearen ondoko ekitaldian sortzen dira ondorioak, eta ez du atzerako eraginik. Hala eta guztiz ere, zerga-onura likidazioa irmoa izan aurretik eskatzen bada, ezinbestekoa da zerga-zorra sortu den egunean aplikatzeko betekizunak betetzea.