4.2. EAT edo urritasunak zuzentzeko ziurtagiria aurkeztea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

EAT (eraikinen azterketa teknikoa) teknikari eskudunek ikusizko ikuskapenetik abiatuta, egindako txosten eta irizpena da. Eraikinen kontserbazio-egoera azaltzen du, segurtasun, osasungarritasun eta apaindura publikoaren baldintzetan mantentzeko. Hala, kontserbatu edo birgaitzeko obrak eta lanak bermatuko dira, une oro bizigarritasun eta eraginkortasunez erabiltzeko baldintzak mantenduko dira eta eraikinaren irisgarritasun nahiz energia-eraginkortasunaren egoeraren eta hobekuntzaren berri emango da.
Urritasunak zuzentzeko ziurtagiria teknikari eskudunak egindako txostena da eta EATan aipatu diren urritasunak zuzendu direla justifikatzen du.

NORK ESKA DEZAKE?

Jabeen erkidegoak edo horren legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Hirigintza Zerbitzuak emateagatiko tasa arautzen duen zerga ordenantza. 

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Zailtasunaren arabera, bat (1) eta hiru (3) hilabete artean.

Aurkeztu beharreko agiriak

(U.1) EAT AURKEZTEKO INPRIMAKIA
Eraikinen azterketa teknikoari buruzko txostena, teknikari aginpidedunak idatzitakoa, teknikari idazlearen erantzukizunpeko adierazpena barne.
Txostena paperean eta CDan (xml eta pdf fitxategia) entregatuko da.
Urritasunak zuzentzeko ziurtagiria, teknikari aginpidedunak idatzitakoa. Txostena paperean eta CDan (xml eta pdf fitxategia) entregatuko da.

(A.2) GESTIOEN BAIMENA

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Dokumentazioa

  • Egiaztagiria
  • Besteak
  • Baimena
  • Ardura adierazpena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

241/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen azterketa teknikoa arautzen duena (EHAA, 2014/05/30ekoa)
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Dokumentazioa hartzea, eskatutako dokumentazio guztia (kopia paper eta CDan) eta fitxategia formatu egokian entregatu izana egiaztatzea. Helburua xede horrez Eusko Jaurlaritzak gaitutako plataforman (www.euskoregite.eus) iraultzea eta dokumentazio guztia eskaneatzea da.
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Hirigintza Arloan jaso ostean, espedientea ireki eta zenbatuko da eta ikuskatzeko teknikariei helaraziko zaie.
  2. Egindako txosten teknikoa ikusirik, bi ustezko gerta litezke:
    1. Txosten teknikoaren arabera EAT osatugabea bada: PROBIDENTZIA egingo da eta interesdunari zuzentzea eskatuko zaio.
    2. Txosten teknikoaren arabera EAT osatua badago: xede horrez gaitutako plataforman EAT erregistratuko da. Eusko Jaurlaritza (www.euskoregite.eus) eta interesdunari hori jakinarazteko DEKRETUA egingo da. Horrez gain, bidezkoa bada, eraikinean akatsak zuzentzeko epeak azalduko zaizkio.