7.2. Txorierriko zerbitzuen mankomunitateko edozein Txorierriko udalerritako kiroldegi batean ordaintzeagatiko diru-laguntzak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Lehiaren araubidean diru-laguntzak emango dira, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko edozein udalerri kideren kiroldegia ordaintzearen ondorioz sortutako gastuak estaltzeko.
Diru-laguntzaren xede den zenbatekoa erroldatutakoek eta erroldatu gabeek ordaintzen dituzten eta kiroldegia barne hartzen duen Txorierriko udalerriak ezarri dituen tarifen artean dagoen aldearekin bat etorriko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
Gehieneko epea: 6 hilabete.
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

(S.2) KIROLDEGIA ORDAINTZEKO ESKAERA INPRIMAKIA behar bezala osatua, hurrengo dokumentazio osagarriarekin batera:
  • Dagokion udalari egindako ordainketaren frogagiria; diru-laguntzaren jarduneko urtean ordainketaren zenbatekoa erroldatuen eta erroldatu gabeen arteko tarifa-desberdintasuna azalduko dira.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Baimena
  • Ordainagiria

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra (2003/11/18ko 276. EAO)
Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Araudia onetsi duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua (u2006/7/25eko 176. EAO)
Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatean badaude, Txorierriko gainerako udalerrietako edozein kiroldegi ordaintzera bideratutako diru-laguntzak emateko ordenantza eta oinarri arautzaileak.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Izapidetzeko Kultura Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Kultura Arloak txostena egitea.
  2. Alkatetzaren ebazpena.

OHARRAK / AZALPENAK

Pertsona eskatzaileak ezingo du diru-laguntzarik lortu eskabideak aurkezteko datan udal-ogasunarekin zerga-eskakizunak eguneratuak ez baditu.