1.5. Izapidetzen ari diren administrazio-prozedurei buruzko informazioa. Kopiak lortzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

  • Prozedura zehatzaren izapidetze-egoerari buruzko informazioa.
  • Espediente horretan dauden dokumentuen kopiak lortzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Prozedura zehatzean legez interesdunak direnek eta beren legezko ordezkariek. Entzunaldiaren eta alegazioen izapideak betetzeko ordezkaritza emantzat jotzen da (ez, ordea, errekurtsoak jartzeko)

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.
Kopiak egitea tasaren araberakoa da. Administrazio-agiriak jaulkitzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Hilabete bat eskaera hartzen denetik; beste hilabete batez zabal daiteke eskatzen den informazioaren bolumenak edo konplexutasunak hala eskatzen badu.
Ebazteko gehieneko epea ebazpena egin edo jakinarazi gabe igarotzen bada, isiltasunaren ondorioz ezetsiko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA interesdunaren legezko baldintza egiaztatzearekin batera.
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Eskaerari erantzun hobea emateko pertsona eskatzaileak beharrezkotzat jotzen dena.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Interesdun Mota

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (1985/04/03ko 80. BOE)
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio prozedura erkideari buruzkoa (2015/10/2ko 236. BOE)
Informazioa eskatzen den arloari buruzko araudi berezia.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  • Izapidetze-egoeraren berri ematea.
  • Eskatzen diren dokumentuen kopiak ematea. Eskatzaileak dokumentuak jaso izanaren frogagiria sinatuko du.

ONDOKO IZAPIDEAK

Gaiaren arabera dagokiona.

OHARRAK / AZALPENAK

Izapidetzen ari diren prozedurak dira, ez dira amaitutako prozedurak.