4.5. Udal titulartasun edo administrazioko bideen aprobetxamendu berezirako lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Udal titulartasun edo administrazioko bideak norberarentzat erabili edo aprobetxamendu berezia eskaintzeko lizentzia edo baimena eskatzea da, ibilgailu astunekin zirkulatu nahi bada eta, bereziki, basoak ustiatzearen ondorioz, egurra eta enborkiak garraiatu nahi izanez gero.

NORK ESKA DEZAKE?

Aprobetxamenduaren titularrak edo legezko ordezkariak. 

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udal titulartasun edo administrazioko bideen aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantza. (79. BAO, 2010eko apirilaren 29koa) I. eranskina.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Lizentzia emateko prozedura ebazteko gehieneko epea 15 egun izango dira, hori udal titulartasun eta administrazioko bideen aprobetxamendu bereziari buruzko ordenantzak 3. artikuluan xedatzen dituen betekizunak betez eskatzen denetik zenbatuta. Epe hori igarotakoan, baietsitzat joko da berariazko ebazpenik ez badago.

Aurkeztu beharreko agiriak

A) Jabearen edo kontratistaren identifikazio-datuak.
B) Garraiorako erabilitako ibilgailuei buruzko datuak, zehatz-mehatz, matrikula, egin beharreko bidaia-kopurua, bidai bakoitzeko zama eta ibilbideak, kokapen-planoan jasoak.
C) Garraiatu beharreko materialen bolumena, estereotan edo tonatan.
D) Garraioa hasteko eta amaitzeko data.
E) Materialak bilduko badira, tokiaren adierazpen grafikoa.
F) Jatorriko mendiaren edo lekuaren izena eta kokapena, hala badagokio, katastro-erreferentzia zehaztuz.
G) Arbolak ebakitzeko baimena, basozaintzaren arloko agintaritzak emana, hala behar bada.
Lizentzia-eskaerarekin batera, ezarritako gutxieneko fidantza eman beharko da eta, nolanahi ere, izapidetzeko, horretarako udal-inprimakia sinatu beharko da. Fidantzaren zenbatekoa II. ERANSKINARI erreparatuz kalkulatuko da. III. ERANSKINA

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Udal titulartasun edo administrazioko bideen aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantza (79. BAO, 2010eko apirilaren 29koa).

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu eta dokumentu guztiak eskaneatzea.
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Teknikari arduradunak aldeko edo aurkako txostena egingo dio eskaerari eta eman beharreko lizentzia-mota definituko du.
  2. Alkatetzaren ebazpena eta jakinarazpena.
  3. Ebazpena Ekonomia Arloari bidaltzea eta interesdunari jakinaraztea.

OHARRAK / AZALPENAK

Garraiatutako materialen jabeak izango dira ordenantza honen ondoriozko betebeharrak betetzearen erantzule solidarioak.