4.3.4. Obra lizentzia luzatu edo eskualdatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Obretako lizentziak luzatzea: Obra-lizentzietan (txikietan edo handietan) emandako epeak luzatzeko baimena.
Obretako lizentzia eskualdatzea: Obra baten titularra aldatu izana udalari jakinarazteko modua da, administrazioak ikuskaritza eta kontrol jarduna garatzea ahalbidetzeko eta lehenagoko titularra erantzukizunetik salbuesteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Obraren pertsona sustatzaileak edo horren legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Obra lizentziak eta hirigintza zerbitzuak emateko tasa arautzen duen zerga ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Luzapena: Gehieneko epea: Hilabete bat (1).
Obretako lizentzia eskualdatzea: Titularra aldatu izana udalari jakinarazteko modua da, administrazioak ikuskaritza eta kontrol jarduna garatzea ahalbidetzeko eta lehenagoko titularra erantzukizunetik salbuesteko.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA

1. Lizentzia luzatzea. 
Emandako hirigintza-lizentziaren kopia.
Luzapena eskatzeko arrazoiak justifikatzen dituen idazkia.

2. Hirigintza-lizentzia eskualdatzea.
Emandako hirigintza-lizentziaren kopia.
Jatorrizko titularrak eta hartzaileak sinatutako idazkia, lizentzia eta pertsona fisiko edo juridiko partaideak identifikatzeko oinarrizko datuekin.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Sinatutako deklarazioa
  • Partzelazio Lizentzia

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa)
Loiuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (161. BAO, 2013/08/23koa)
Eraikuntza eta hirigintzari buruzko ordenantzak (110. BAO, 2014/06/11koa)
7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, lurzoruari eta hiri-birgaitzeari buruzko legearen testu bategina onesten duena (261. BOE, 2015/10/31koa)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera hartzea, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea eta dokumentazio guztia eskaneatzea.
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.
  3. Obra-lizentzia eskualdatuz gero, komunikazioak aurkezten den unetik izango ditu ondoreak.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Udal-zerbitzu teknikoen txostena.
  2. Alkatetzaren ebazpena.