3.7. Hiri lursailen balio gehikuntzari buruzko zerga (Udal Gainbalioa): Zerga likidatzeko aitorpena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Zerga hau hiri-ondasun higiezina (etxebizitza, orubea, garaje-plaza, trastelekua, etab.) eskualdatuz gero edo horren gainean edozein eskubide erreal (gozamena, erabilera eta bizigarritasuna, gainazalaren eskubidea) eratu edo eskualdatuz gero sortuko da.
Besteak beste, honako ustezkoak sartuak daude:
salerosketa, dohaintza, trukea, erosketa edo likidazioa zorra ordaintzeko.
  1. Jaraunspena. 
  2. Testamentua egina edo egin gabe.
  3. Enkante publikoan besterentzea, nahitaez desjabetzea.
Kuota lortzeko, zerga-oinarriari indarreko zerga-tasa aplikatuko zaio. Zerga-oinarria kalkulatzeko aurreko eskualdaketatik igarotako urteak, eskualdaketaren ehunekoa eta eskualdaketaren unean xede horrez Bizkaiko Foru Aldundiak higiezinaren lurzoruari atxikitako balioa (OHZ) kontuan hartuko dira.
Zerga-aldia 20 urtekoa izango da gehienez.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko, Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

OHIKO GALDERAK

1. Zer da hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga?
Zerga honek (gainbalioa izenaz ere ezagutzen da) hiri-lurrek zerga-aldian (eskuratzen denetik eskualdatu arte) izandako balio gehikuntza zergapetzen du. Zerga-aldia 20 urtekoa izango da gehienez.

2. Noiz eskatzen da zerga hau?
Kasu bi daude:
  1. Pertsona bizien artean, kostu bidez edo dohainik egindako jabetza eskualdaketetan.
  2. Jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eduki-eskubide errealetako edozein eraketa edo eskualdatzean.

3. Nork ordaindu behar du? Kasu bi bereizi behar dira:
  1. Jabetza eskualdatzea edo, jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eduki-eskubide erreala eratu edo eskualdatzea dohainik egiten bada (dohaintza, esaterako). Horrelakoetan, eskuratzaileak edo eskubide erreala eratu edo eskualdatzeko dagoen pertsonak ordainduko du.
  2. Jabetza eskualdatzea edo, jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eduki-eskubide erreala sortu edo eskualdatzea kostu bidez egiten bada (salerosketa). Horrelakoetan, eskualdatzaileak edo eskubide erreala eratu edo eskualdatu duen pertsonak ordainduko du.

4. Nola izapidetzen da zerga horren likidazioa?
Egungo legedi eta bitarteko telematikoekin, eskualdaketa ala jabariaren gozamen mugatzailerako eskubide errealen eratze edo eskualdaketa egiaztatzen duen dokumentu publikoa (salerosketa-eskritura, dohaintza, epaia...) aurkeztea. Nagusiki, NOTARIOTZEK egiten dute hurrengo epeen arabera:
30 egun baliodun pertsona bizien arteko egintzetarako.
Urtebete mortis causa egintzetarako.

5. Nola kalkulatzen da ordaindu beharreko zenbatekoa?
Zerga-tasa aplikatuta hiri-lurren balio gehikuntza errealari, sortzapenarekin batera azaltzen dena, eta gehienez hogei urtean metatutakoa.
Zerga-tasa ondasun higiezinen gaineko zergari erreparatuz, lurzoruaren katastro-balioaren % 6 da. Erabileretan lurzoruaren eta eraikuntzaren katastro-balioa bereiziak ez badaude, hori aplikatuko da, baina % 60 murriztuko zaio.

6. Hobaririk al dago?
Bai, ofizioz aplikatuko da eta honakoa da:
Zergaren kuota osoaren % 100eko hobaria, heriotza dela bide, ondorengoentzat edo adoptatuentzat, ezkontidearentzat edo izatezko bikoteentzat maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera eratutakoak badira , eta aurrekoentzat zein adoptatzaileentzat dohainik egindako jabetza eskualdatzeetan edo, jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eduki-eskubide erreala sortu edo eskualdatzeetan.

7. Nola eta non ordaindu behar da? Likidazio-jakinarazpenean ageri den epean ordain daiteke honakoetan:
Erakunde kolaboratzaileen banku-bulegoetan.
Udalean Diru-bilketaren bulegoetan.

8. Zer gertatuko da likidazioaren jakinarazpenean adierazitako epeetan ordaindu ezean?
Betearazpenaren bidetik dirua biltzeko prozesuari ekingo zaio eta zordunaren ondarea enbarga daiteke ordainduak ez dauden ordainagiriak kobratzeko.

PREZIOA

Hiri lurren balio gehitzearen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
Gehienezko legezko epea: sortzen denetik, 4 urtetan preskribatu arte likidazioaren ahalmena erabiltzeko.

Aurkeztu beharreko agiriak

Egungo legedi eta bitarteko telematikoekin, eskualdaketa ala jabariaren gozamen mugatzailerako eskubide errealen eratze edo eskualdaketa egiaztatzen duen dokumentu publikoa (salerosketa-eskritura, dohaintza, epaia...) aurkeztea. Nagusiki, NOTARIOTZEK egiten dute.
Aitorpena eskatuz gero, hurrengoak aurkeztuko dira:

(A.1) ESKAERA OROKORRA behar bezala beteta.
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Eskualdatzearen zioa azaltzen duen agiri publikoa (salerosketa-eskritura, dohaintza, epai judiziala).
Agiri publikoan zehazki agertu ezean:
Eskualdatzaileak eta eskuratzaileak identifikatzeko agiria (NAN, IFK...)

Eskualdatuko diren higiezinen katastroko erreferentzia.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Ekonomi arloa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Jabetza eskritura
  • OHZ-ren azken ordainagiria

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

H8/1989 Foru Araua, hiri-lurren balioa gehitzearen gaineko zergari buruzkoa (uztailaren 19ko BAO).
3/2017 Foru Dekretu Arautzailea, ekainaren 20koa, hiri-lurren balioa gehitzeari buruzko ekainaren 30eko 8/1989 Foru Araua aldatzen duena.
Hiri lurren balioa gehitzearen gaineko zerga arautzen duen udal-ordenantza fiskala.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Dokumentazioa Ogasun Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Eskualdaketa edo gozamenari buruzko eskubide errealaren eraketa duten dokumentuak aztertu eta kalifikatzea.
  2. www.bizkaia.eus helbidearekin konektatzea, kalkulua egiteko datuak atera daitezen.
  3. Alkatetzak behin-behineko likidazioa onartzea eta interesdunari jakinaraztea.