4.4.4. Lizentziaren araberako jarduera sailkatua hasteko aurretiazko komunikazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Jarduera-lizentzia emandakoan eta, bidezkoa bada, jarduerari ezarritako neurri zuzentzaileak kontuan hartuta obrak gauzatutakoan, hasi baino lehen titularrak jarduera abiaraziko duela komunikatu beharko dio Loiuko Udalari.
39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, administrazio publikoen administrazio jarduera erkideari buruzkoak, 69. artikuluan xedatutakoarekin bat, komunikazioa aurkezten den egun berdinetik jarduera has daiteke, Loiuko udalak ikuskatu, egiaztatu, aztertu eta zigortzeko dituen ahalmenak alde batera utzi gabe. Horrez gain, udal-tasak ordaindu beharko dira.
Jarduera hastean, erantzukizun osoa jardueraren titularrena eta ziurtagiria igorri duten teknikariena izango da. Edonola ere, jarduerak hasteko administrazio-titulu egokiak edo aurretiazko kontrol-agiriak edukiko beharko dira, aplikatu beharreko sektore-araudiak hala eskatzen badu.

NORK ESKA DEZAKE?

Jardueraren titularra den pertsonak edo horren ordezkari legalak. 

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Jarduera eta instalazioen ondorioz zerbitzuak eskaintzeagatik eta establezimenduak irekitzeagatik tasei buruzko zerga-ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Eskatzaileak jarduera-lizentzian ezarritako neurriak betetzen dituela jakinarazten duen eguna abiapuntutzat hartuta, biharamunetik 30 egun naturaleko epean udal-teknikariek ikuskapen-bisita egingo dute eta akta idatzi ere bai.
Akta aldekoa bada, udalak irekitzeko lizentzia emango du.
Akta aldekoa ez bada, interesdunari antzemandako urritasunak jakinaraziko zaizkio eta zuzentzeko epea emango zaio. Nolanahi ere, salbuespenezko kasuetan izan ezik, ezingo du sei hilabetetik gorakoa izan. Lehenengo kasuan, erabakia justifikatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

(U4) JARDUERA SAILKATUA HASTEARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN INPRIMAKIA (A ERANSKINA)

  1. Teknikari eskudunak egindako ziurtagiria, jarduera edota instalazioak eraikuntza-proiektuari eta aurkeztutako dokumentazio teknikoari egokitzen zaizkiola eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak nahiz Osasun Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituela ziurtatzen duena.
  2. Beharrezkoak diren lizentzia edo baimen sektorialak.
    1. Obra-lizentzia, hala balego (kopia).
    2. Pertsona instalatzaile baimenduaren ziurtagiria honakoa justifikatzeko: instalazio elektrikoak behe-tentsioko araudi elektroteknikoa eta BT01etik BT51ra argibide tekniko osagarriak (ATO), 842 Errege Dekretua, abuztuaren 2koak (242. BOE, 2002ko irailaren 9koa) eta bat datozen gainerako araudiak betetzen dituela.
    3. Industria-establezimenduetarako suteen aurkako babes-instalazio berrien eta aldaketen baimenari buruzko eskaera Eusko Jaurlaritzako Industria Sailean erregistratu izanaren frogagiria.
    4. Bidezkoa bada, hondakinak biltzeko zerbitzuaren kontratazioari edo zabortegi baimenduan isurtzeko baimenari buruzko frogagiria.
    5. Hala badagokio, instalazio berriak ziurtatzeko dokumentazioa edota abian jartzeko ziurtagiria.
    6. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren abonatuen kudeaketan altaren frogagiria.
    7. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan dagokion sailaren isurketa-baimena.
    8. Jarduera garatzeko beste edozein baimen sektorial.
  3. Tasa likidatzeko alta jarduera ekonomikoen zergan.
Udalei dagokie jarduera sailkatuak ikuskatzeko eta kontrolatzeko eginkizunak eraginkortasunez gauzatzeko eskumena. Tokian tokiko alkateak ahalmena du legez kanpoko jarduerak bertan behera utzi edo ixteko, lizentziak deuseztatzeko eta legez finkatuta dauden zehapenak ezartzeko.
Obrak egin badira, aurkeztu behar den obraren azken dokumentazioari dagokionez, obra-lizentziak xedatutakoa eta bertan ezarritako baldintzak kontuan hartuko dira.
Paperean bi ale eta CDan kopia bat (Autocadeko planoen formatu editagarria eta pdf-a) aurkeztu beharko dira.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Jasogailua martxan jartzearen agiria
  • Jarduera Ekonomikoen Zergan alta egindako dokumentua
  • Irudi eta soinuko instalazioen baimen ofiziala
  • Jarduera lizentzia edo bere eskaeraren egiaztagiria.
  • Obra Lizentzia

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa)
3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra (98/03/27ko EHAA)
7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, lurzoruari eta hiri-birgaitzeari buruzko legearen testu bategina onesten duena (261. BOE, 2015/10/31koa)
Loiuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (161. BAO, 2013/08/23koa)
68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasunari buruzko arau teknikoena.
112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntzan eta eraispenean hondakinak kudeatzeari buruzkoa.
4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzoruko kutsadura prebenitu eta zuzentzeko (15/07/24ko BOE)
7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa.
12/2012 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zerbitzu zehatzak askatzeko premiazko neurriei buruzkoa (311. BOE, 12/12/27koa)
17/2009 Legea, azaroaren 23koa, zerbitzu jarduerak eta horien erabilera askatasunez eskuratzeari buruzkoa (283. BOE, 09/11/24koa)
25/2009 Legea, abenduaren 22koa, hainbat lege zerbitzu jarduerak eta horien erabilera askatasunez eskuratzeari buruzko Legeari egokitzeko aldatzen duena (308. BOE, 09/12/23koa)
27/2006 Legea, ingurumenaren arloan informazioa lortu, partaide publikoa sustatu eta justiziara iristeko eskubideak arautzen dituena (171. BOE, 16/07/19koa)
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio prozedura erkideari buruzkoa (2015/10/2ko 236. BOE)
314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onesten duena (EKT) (74. BOE, martxoaren 28koa)
486/1997 ED, apirilaren 14koa, lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena (97. BOE, 97/04/23koa)
842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, behe tentsioko araudi elektroteknikoa onesten duena (BTAE) (224. BOE, 2002-09-18)
2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, industria-establezimenduetan suteen aurkako segurtasunaren araudiari buruzkoa (303. BOE, 04/12/17koa)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu eta dokumentu guztiak eskaneatzea.
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.
  3. Interesdunaren txostena, bakarrik aurkeztutako dokumentazioa zuzendu behar bada eta emateko epea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Dokumentazioa Hirigintza Arloak aztertu eta ikuskatzea.
  2. Instalazioetara egiaztapen-bisita.
  3. Aldekoa ez bada, eska daitezkeen errekerimenduekin txostena eta zuzentzeko epea bidaltzea.
  4. Kontu-hartzailetza Arloari bidaltzea, likidatzeko.
  5. Irekitzeko lizentziaren amaierako dokumentua jardueraren titularrari bidaltzea, aldekoa bada.

OHARRAK / AZALPENAK

Ezin daiteke obra-lizentzia eman jarduera-lizentzia eskuratu arte.