4.3.3. Obra handietarako lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Hurrengoak gauzatzea baimentzeko da: 
  • a.  Oin berriko edozein motatako instalazioak eraikitzeko, egiteko eta ezartzeko obrak.
  • b.  Mota guztietako eraikuntza, eraikin edo instalazioak handitzeko obrak.
  • c.  Eraikinaren arkitektura-eraketari edo egiturari, edo edozein eraikuntza, eraikin eta instalazio motaren kanpoko itxurari eragiten dioten aldatzeko edo erreformatzeko obrak.
  • d.  Eraikinen barne-antolaketa aldatzen duten edo eraikinak zaharberritzeko diren lanak. Berdin dio eraikin horiek erabilera baterako edo besterako diren, eta obra horien artean sartuko dira aurretik zegoen etxebizitza bi etxebizitzatan edo gehiagotan banatzea dakartenak ere.
  • e.  Eraikuntza-lanen osagarri izango diren urbanizazio-obrak.
  • f.  Eraikuntzak eraistea.
  • g.  Edozein motatako lurzorutan egin beharreko lur-mugimenduak, betetze-lanak eta lurra erauzteko lanak
  • h.  Agregakinak erauztea eta harrobiak ustiatzea.
  • i.  Paisaia naturalaren berezko ezaugarriekin bat ez datozen materialak isuri eta metatzea, paisaia hori narriatzen dutelako.
  • j.  Fabrika-obra eta hormigoiarekin finkak, hormak eta hesiak ixtea.
  • k.  Bideak irekitzea, eta bide horietan aldaketak egitea edo zoladura jartzea.
  • l.  Etxe aurrefabrikatuak eta antzeko ezaugarriak dituzten instalazioak jartzea, direla behin-behinekoak, direla iraunkorrak.
  • m. Propagandako kartelak eta panelak bide publikotik ikusteko moduan jartzea, baldin eta kartel eta panel horiek egiturazko euskarria den elementu baten kontra edo gainean ipini badira.
  • n.  Lurpean eraikitzen diren edo lurpeari eragiten dioten instalazioak.
  • ñ.  Linea elektrikoak, telefono-lineak edo antzekoak instalatzea; telekomunikazio-sareak edo energia garraiatzeko sareak instalatzea; eta edozein motatako antenak jartzea.
  • o.  Presak edo putzuak eraikitzea; ubide publikoak eta bide publiko nahiz pribatuak babesteko edo zuzentzeko obrak; eta, oro har, lurraldearen itxurari eragiten dion edozein obra edo erabilera.

NORK ESKA DEZAKE?

Obraren pertsona sustatzaileak edo horren legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen zerga ordenantza.
Obra lizentziak eta hirigintza zerbitzuak emateko tasa arautzen duen zerga ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Legez ezarritako epea: 3 hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak

(U8) OBRA HANDIRAKO LIZENTZIA ESKATZEKO INPRIMAKIA
Obra-proiektua (ale bat paper formatua eta beste bat euskarri digitalean; dokumentazio grafikoa formatu editagarrian izango du: .dwg edo .dgn), honako modalitateren batean:
  • Oinarrizko proiektua, teknikari eskudunak sinatua.
  • Egikaritze-proiektua, teknikari eskudunak sinatua eta elkargo profesionalak ikus-onetsia.
Kasu bakoitzean aplikatu beharreko legeriak exijitzen dituen baimenak, hala nola:
  • ASEA, aireko segurtasunerako estatuko agentzia, zortasun aeronautikoen otsailaren 24ko 584/1972 Dekretuaren 30. artikulua; URA, Ur Agentzia: ibai edo errekaren ibilguaren zaintza-zonan (100 metroko distantzia) obrak egiteagatik.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Obra Publikoen Saila: foru-titulartasuneko bideen eraginpeko zonan obrak egiteagatik.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Obra Publikoen Saila: foru errepideen zortasun akustikoaren zonan obrak egiteagatik.
  • Kutsatuak egon daitezkeen zoruen inbentarioko lur-zatien kasuan, ingurumen-organoak egindako zoruaren kalitateari buruzko adierazpena.
  • Bestelakoak...
Aldamioak ipini behar badira, aldamioei buruzko proiektua, teknikari eskudunak sinatu eta ontzat emandakoa.
Obra-etxolak, edukiontziak... ipintzeko bide publikoa hartu behar bada, eskaeran adieraziko da. Ildo horri jarraiki, tokia (kalea eta zk.), hartu beharreko azalera, data eta epea zehaztuko dira, azalpen-planoa eranstearekin batera.
Proiektuaren teknikari idazlea.
  1. Eraikuntza antolatzeari buruzko legeak emandako aginpideekin bat, arkitektura edo ingeniaritzan tituluduna izango da, obrek egiturari, arkitektura-konfigurazioari, kanpoko itxurari, inguratzaile termikoari edo dauden eta berrien eraikinen ala eraikuntzen erabilera aldaketari eragiten badizkiote.
  2. Eraikuntza antolatzeari buruzko legeak emandako aginpideen arabera, arkitektura teknikoan edo ingeniaritza teknikoan tituluduna izango da gainerako kasuetan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Aldamio eta garabientzako ziurtagiri teknikoa
  • Partzelazioko Planoa
  • Oinarrizko eta exekuzio proiektua

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa.

12/2012 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zerbitzu zehatzak askatzeko premiazko neurriei buruzkoa.

Loiuko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. 1003/2013 Foru Agindua, otsailaren 8koa (161. BAO, 2013/08/23koa). 

Eraikuntza eta urbanizazioari buruzko udal ordenantza. (110. BAO, 2014ko ekainaren 11koa).

68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasunari buruzko arau teknikoena.

112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntzan eta eraispenean hondakinak kudeatzeari buruzkoa.

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa)

Zortasun aeronautikoak, 584/1972 Dekretua, otsailaren 24koa, eta Bilboko aireportuko zortasun aeronautikoak, 1876/1973 Dekretua, uztailaren 12koa, eta, ondoren, honakoen bidez aldatutakoa: 1647/1980 Dekretua, ekainaren 20koa, eta 370/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa; informazio gehiago ASEAren web orrian (www.seguridadaerea.gob.es/particulares/servidumbres aeronáuticas).  Kontsultak servidumbres.aesa@seguridad aérea.es; jardueraren ezaugarriak eta bere kokapena definituko dira.

314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onesten duena (EKT) (74. BOE, martxoaren 28koa).

485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko segurtasun- eta osasun-seinalizazioaren gaineko gutxieneko xedapenei buruzkoa (97. BOE, 97/04/23koa).

842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, behe tentsioko araudi elektroteknikoa onesten duena (BTAE) (224. BOE, 2002-09-18)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera hartzea, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea eta dokumentazio guztia eskaneatzea.
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Bulego Teknikoak proiektua ikuskatzea eta hirigintza-araudiari egokia zaiola ziurtatzea.
  2. Beste administrazio publiko batzuetatik baimenak lortu behar badira, interesdunari aurkeztea eskatuko zaio, 2/2006 Legeak, ekainaren 30ekoak, lurzoru eta hirigintzari buruzkoak, 210.2.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.
  3. Eraginpeko beste administrazio publiko batzuek txostena ematea nahitaezkoa bada, aipatutako administrazio horiei jakinaraztea.
  4. Baimenak edota administrazio horien txostenak jasotzen direnean, aurkeztutako dokumentazioari eutsita, udalaren txosten teknikoa egingo da. Honako aukera daude:
    1. Aldezko txostena; halakoetan, lizentzia emateko erabakia (DEKRETUA) hartu eta interesdunari bidaliko zaio, udal-eskubideen behin-behineko likidazioarekin batera.
    2. Txostena aldekoa ez bada, baina akatsak zuzen badaitezke, OFIZIOA bidaliko zaio txosten teknikoaren kopiarekin batera interesdunari, eperik laburrenean dokumentazio berria zuzenduta aurkez dezan.
    3. Txostena aldekoa ez izatea; halakoetan, eskaera ezestearen erabakia (DEKRETUA) hartuko da.
  5. Lizentzia ematearen aldeko txosten teknikoak baldintza orokorren eta berezien atala izango du eta sustatzaileak horiei guztiei erreparatu beharko die. Baldintzak honakoei buruzkoak izan daitezke:
    1. Obrak hasi baino lehen aurkeztu beharreko dokumentazioa.
    2. Zuinketa akta idaztea.
    3. Obrak hasteko epea, iraupena eta etenaldirako epea, baita luzapen-eskeei buruzkoa ere.
    4. Obren publizitatea.
    5. Obrak gauzatzen ari diren bitartean segurtasuna.
    6. Hondakinen kudeaketa.
    7. Urbanizazio-obra osagarriak, hala badagokio.
    8. Irisgarritasuna.
    9. Instalazioen eta zerbitzuen sareak.
    10. Obrak amaitutakoan edota, bidezkoa bada, lehenengoz okupatzeko baimena eskatu baino lehen aurkeztu beharreko dokumentazioa.

OHARRAK / AZALPENAK

Dokumentu osagarriak:
  • Aldamioen proiektua, hala badagokio.
  • Elementuekin bide publikoa hartzeko baimena eskatzea.
  • Obra osagarriak, bidezkoa bada.
  • Hala badagokio, garabiak instalatzeko lizentzia eskatzea.
  • Izapideen Eskuliburu honek 6.3.6 fitxan xedatutakoari erreparatuko zaio.