3.8. Trakzio mekanikoko ibilailuen gaineko zerga (TMIZ): Alta zergan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Ibilgailu berria erosten denean, Trafiko Buruntzan matrikulatu baino lehenago zerga honetan alta eman behar zaio. Gauza bera gertatuko da, ibilgailua aldi baterako baja-egoeran egon bada.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak (ohiz gestoriak, kontzesionarioak...).

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko, Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

OHIKO GALDERAK

PREZIOA

Ordenanza Fiscal reguladora del Impuesto sobre Vehículos de Tracción Mecánica.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Unean bertan.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA behar bezala beteta.
Etorkizuneko titularraren IFK edo NANaren fotokopia.
Ibilgailuaren ezaugarri teknikoek kopia.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Ekonomi arloa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Ziurtagiri bereziak
  • IAT txartela
  • Fitxa teknikoa

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Bizkairako martxoaren 10eko 2/2005 Zergari buruzko Foru Arau Orokorra.
7/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzkoa (uztailaren 19ko BAO).
Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Zerga Ordenantza

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Jasotako datuekin zerga likidatzeari, ordainagiria egiteari eta kobratzeko Diru-bilketa Sailera bideratzeari ekingo zaio.
  2. Interesdunak ordaintzea eta Trafiko Burutzarako frogagiria entregatzea. Horrek, gero, ibilgailuaren matrikulari buruzko datuak eskuratuko ditu.
  3. Azkenik, ibilgailua trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren (TMIZ) udal-erroldan sartuko da.

OHARRAK / AZALPENAK

Borondatez kobratzeko epea martxoaren 1etik apirilaren 30era bitartekoa izango da.
Ordainagiri helbideratuak apirilaren lehenengo hamar egunetan kobratuko dira.