3.9. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ): desgaitasuna duten pertsonei salbuesteko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzez salbuetsita daude desgaitasuna duen pertsonaren izenean matrikulatuta daudenak berek bakarrik erabiltzeko badira; hori dela eta, ezingo da aldi berean ibilgailu bat baino gehiago salbuetsi.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak
Bete behar diren baldintzak:

14 z. fiskal baino gutxiagoko ibilgailuen kasuan:
%33 eta %65 arteko desgaitasun-gradua duten pertsonak, mugikortasunaren baremoan A, B edo C hizkietan sartuak badaude edo D, E, F, G eta H hizkietan 7 puntu edo gehiago (baremoa/sorospena) badituzte.
% 65eko desgaitasun-gradua edo handiagoa daukaten pertsonak.

14 z. fiskal baino gehiagoko ibilgailuen kasuan:
%33tik gorako desgaitasunaren gradua duten pertsonak, mugikortasun-baremoan A hizkian badaude, betiere ibilgailua gurpil-aulkiarekin erabiltzeko moldatua badago.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko, Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
Gehienezko epe legala: 6 hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
Dokumentazio pertsonala:
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Foru Aldundiak desgaitasun-gradua egiaztatzeko emandako ziurtagiriaren originala eta fotokopia (originala itzuli egingo da).
Zirkulazio-baimenaren fotokopia eta salbuetsiko den ibilgailuaren ezaugarri teknikoak.
(H.3) ZINPEKO AITORPENA. Ibilgailua desgaitasuna duen pertsonak ez beste inork erabiliko duela adierazten duena.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Ekonomi arloa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Minusbalia ziurtagiria
  • Sinatutako deklarazioa
  • Fitxa teknikoa
  • Matrikulatze zerga
  • Zirkulazio baimena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Bizkairako martxoaren 10eko 2/2005 Zergari buruzko Foru Arau Orokorra.
7/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzkoa (uztailaren 19ko BAO).
Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Zerga Ordenantza.
1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, minusbaliotasun-gradua onartu, aitortu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Dokumentazioa Ogasun Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Alkatetzaren ebazpena eta interesdunari jakinaraztea.

OHARRAK / AZALPENAK

Oro har, salbuespena eta hobaria emanez gero, eskatu den urtearen ondoko ekitaldian sortzen dira ondorioak, eta ez du atzerako eraginik. Hala eta guztiz ere, zerga-onura likidazioa irmoa izan aurretik eskatzen bada, ezinbestekoa da zerga-zorra sortu den egunean aplikatzeko betekizunak betetzea.