4.6. Terrazak jartzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Ostalaritza-establezimenduaren ondoan, modu iraunkorrean, aulkiak, mahaiak, mahai hankabakarrak eta pareko instalazioak jarriz udal-jabari publikoa aprobetxatzeko baimena. Horretarako, establezimenduak nahitaezko lizentzia izan beharko du.

NORK ESKA DEZAKE?

Ostalaritza-establezimenduari dagokion lizentziaren titularrak edo legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udal jabari publikoa okupatzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: hilabete bat (1).
Gehieneko epea: hiru (3) hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA, gauzatu behar den obra-motaren arabera, honako dokumentazioarekin batera:
    • b) NANa, helbidea eta telefono-zenbakia, jakinarazpenetarako.
    • c) Izen komertziala eta jardueraren kokalekua.
    • d) Jardueraren datuak.
    • e) Lokal nagusiari dagokion OHZaren zenbaki finkoa.
    • f) Ipini nahi den epea.
    • g) Irekitze-lizentziaren fotokopia. 
    • h) Ordenantza honetan eskatzen den aseguruaren fotokopia.
    • i) Instalazioaren proposamena, gutxienez honako dokumentazioarekin:
    • j) Planta-planoa 1:100 eskalan, instalazioak ukitzen duen bide publikoaren tartea jasotzen duena; mahai eta aulkien banaketari, alboko babesei, lore-askei eta itzalkinei (beren proiekzio horizontala adierazita) buruzko xehetasunak emango dira. Halaber, fatxadaren luzera eta pasabide libreen zabalera azalduko dira. Gainera, edozein oztopo finko (trafiko seinaleak, zuhaitzak, aulkiak, hiri-altzariak, etab.) eta udal-zerbitzuekiko (ura, saneamendua, gasa...) edo inguruko lokalekiko eragina islatua geldituko da.
  • Instalatuko diren altzariak adieraziko dira eta udaleko zerbitzu teknikoek ontzak eman beharko dituzte. 
  • Xehetasun-planoa, 1:20 eskalan, alboko babesei buruz, plantan eta jasoa, eta, hala badagokio, 9. eta 11. artikuluetan xedatutakoarekin bat, behin-behinekorako edozein estalduraren ingurukoa.
  • Segurtasun- eta apaintasun-arrazoiengatik eta udalaren iritziz arrazoitu ostean, beharrezkotzat jotzen bada, artikulu honetan aipatzen den proiektua teknikari eskudunaren sinadurak bermatzea eskatuko da. Horrez gain, instalazioa amaitutakoan, hamabost (15) egunetik beherako epean eskaeraren arabera, muntaketa egokiari buruzko ziurtagiria aurkeztuko da.
  • Proiektua eskatuz gero, horretan forma, dimentsioak eta materialak adieraziko dira, suarekiko portaera-graduarekin (M-2, gutxienez), sekzioekin, ainguraketekin, haizearekiko erresistentziekin (jasan dezakeen gehieneko abiadura) eta abarrekin batera.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Jarduera Ekonomikoen Zergan alta egindako dokumentua
  • Jarduera lizentzia edo bere eskaeraren egiaztagiria.
  • Oraingo egoeraren Planoak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa)
Loiuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (161. BAO, 2013/08/23koa)
Eraikuntza eta hirigintzari buruzko ordenantzak (110. BAO, 2014/06/11koa)
Irisgarritasunaren arloan indarreko araudia
Espazio publikoetan terrazak jartzeari buruzko ordenantza. (79. BAO, 2010eko apirilaren 29koa)
7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, lurzoruari eta hiri-birgaitzeari buruzko legearen testu bategina onesten duena (261. BOE, 2015/10/31koa)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera hartzea, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea eta dokumentazio guztia eskaneatzea.
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Udal-zerbitzu teknikoen txostena.
  2. Alkatetzaren ebazpena, dagokion tasaren likidazioarekin batera.