5.3. Hileta-emakiden titulartasuna aldatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Honako edozein arrazoirengatik hileta-emakida titulartasunez eskualdatzea da: Pertsona bizien artean lagatzea eta pertsona titularra hil delako eskualdatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Hildakoaren interesdun edo legezko ordezkari orok.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udal-hilerria aprobetxatzeagatiko eskubideen eta tasen ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Hilabete bat. 
Legezko epea: 3 hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1a) ESKAERA OROKORRA 
Dokumentazio pertsonala
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Laga/eskualdatu behar den hileta-emakidaren titulua.

  1. Titularra hiltzeagatik eskualdaketak:
    • Heriotza-ziurtagiria.
    • Testamentua balego eta, ondorioz, testamentuko pertsona jaraunsleak baleude, horren fotokopia edo, bidezkoa bada, pertsona jaraunsleen aitorpena (hileta-emakidarako).
    • Bizi den ezkontidearen aldeko eskualdaketak: familia-liburuaren fotokopia eta hileta-emakidari buruz testamentu-xedapenik ez egotearen aitorpena.
    • Testamentua egin gabe heriotzarengatik eskualdaketak: familia-liburuaren fotokopia eta hileta-emakidari buruz testamentu-xedapenik ez egotearen zinpeko/erantzukizunpeko adierazpena.
    • Sortzaileak zenbait pertsona jaraunsle balitu, bizirik ezkontiderik ez balego eta, ondorioz, zenbait pertsona jaraunsleak balira, hileta-eskubidearen titulartasuna gehiengoz pertsona jaraunsleek izendatutakoaren alde egingo da eta pertsona jaraunsleen zerrenda/adierazpena aurkeztuko da.
    • Titularrak uko egiteagatiko eskualdaketetan ezinbestekoa da pertsona titularrak gorpuzkiak berreskuratzeari eta lurperatze-unitatea berritzeari uko egin nahi diela azaltzea. Horrez gain, ehortzitako pertsonarekin ahaidetasun-maila egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztuko du.
  2. Hileta-eskubide guztiak “bizien arteko” egintzetan besterenezinak izango dira.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Bikoteko kide baten heriotza ziurtagiria

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Eusko Jaurlaritzaren 202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, EAEko hileta-osasunari buruzko araudia onartzen duena.
267/1992 Dekretua, urriaren 6koa, EAEn gorpuak eta gorpuzkiak garraiatzeko osasun-baldintzei buruzkoa (92/10/23ko EHAA)
2263/1974 Dekretua, uztailaren 20koa, hileta-osasunaren poliziari buruzko araudia onartzen duena (1974/08/17ko BOE)
Udalaren hileta-zerbitzuei buruzko ordenantza.
Udal-hilerria aprobetxatzeagatiko eskubideen eta tasen ordenantza.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

Hobitik ateratzea onartzeko dekretua edo ebazpena, Hirigintza Arloak egindakoa, jabetza eskualdatzeko tasaren likidazioarekin eta titulu berriarekin batera.
Emakida-titulu berria egitea.
Baimenaren ebazpena eta tasaren likidazioa batera jakinaraztea.