6.7. Txosnak, barrakak, salmenta-etxolak eta atrakzioak instalatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Herri-jaietan, udalerriko auzo-jaietan, abeltzaintza-azokan eta gainerako ekitaldietan txosnak, barrakak, salmenta-etxolak eta atrakzioak jartzeko eskaera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Eskaeraren epea: ekitaldia hasi baino hamabost egun lehenago.
Ebazpenerako aurrez ikusitako epea: ekitaldia hasi baino astebete lehenago.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA Instalatuko diren elementuen deskribapen zehatza, baita pertsona titularraren datuak ere.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Kultura eta Hirigintza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Baimena
  • Deskripzio- eskabidea

Legezko informazioa

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Kultura Zerbitzuak dokumentazioa izapidetu eta ikuskatuko du.
  2. Xede egokietarako Udal Bulego Teknikoarekin koordinatuko da.
  3. Emakidak eta baldintzak onartuz alkatetzaren dekretua egingo da.
  4. Hautatutako pertsonei jakinaraziko zaie.

OHARRAK / AZALPENAK

Hautatua izanez gero, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:
300 pertsonatik beherako edo aire zabalean10.000 pertsonatik beherako edukierarekin behin-behineko instalazioak (etxolak, karpak, txosnak...) jartzeko eta barrakak nahiz atrakzioak instalatzeko, eskabidearekin edo hori hobetzen duenarekin batera, hurrengoei buruzko dokumentazio nahikoa aurkeztuko da:
  • Erabili beharreko instalazioak deskribatzea: kokapena, dimentsioak, edukiera, ordutegia, etab. Gainera, instalazioaren segurtasun-baldintzak erantsiko dira, ziurtagiri teknikoaren bidez egiaztatuta.
  • Egituren sendotasuna.*
  • Ebakuazio-bideak.*
  • Suteen aurkako prebentzio eta babesa.*
  • Instalazio elektrikoen aurreikuspena: baimendutako instalatzailearen aldizkaria.
  • Ikuskizunaren edo jardueraren erantzukizun zibilerako asegurua, abenduaren 22ko 389/1998 Dekretuak (1999ko urtarrilaren 21eko 14. EHAA) zehazten dituen gutxieneko zenbatekoekin.
  • Osasungarritasun eta higienea. 
  • JEZan alta.
  • Ogasun eta Gizarte Segurantzarekin eguneratua egotearen ziurtagiria.
Udal-elkarteek “San Pedro eta Santa Luzia” herri-jaietan instalatzen dituzten behin-behineko instalazio guztiek (etxola, karpa, txosna...) musika bateratu eta prezioen kartela nahiz elkartearen izena toki ikusgaian ipiniko dute.
Bakarrik Loiuko udal-erregistroan inskribatuak dauden udal-elkarteek jar ditzakete txosnak.